kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Ametsak ere zain / Mikel Antza / Susa, 2015

Mugak Iker Zaldua / Gara, 2015-05-09

Ez da atzokoa Mikel Antza idazlea, ez da berria Mikel Antza poeta, baina hau du bere lehen poesia-liburua. “Ametsak ere zain” izenburuarekin ikusiko dugu apaletan eta, barruan, sei poema zorrotz, zuzen, sei gezi suminkor, amorratu. “Atzerri” aurkeztu zutenean Harkaitz Canok “idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan du bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat” adierazi zuen. Hitz horiek liburu honetara ere ekar daitezke.

Oso poema narratiboak, luzeak dira. Kartzela barnetik idatziak dira eta, besteak beste, kartzela bera dute hizpide. Alde batetik, kartzela fisikoa. Beste alde batetik, kartzela sikologikoa. Bera aske sentitzen da barroteen artean izan arren, eta errieta egiten die, bere ustez, hesi zaratatsuez harago mugaturik bizi direnei. Bere burua eta besteak kokatzen ditu aurrez aurre, eta haiei mintzo da.

Amorruz hitz egiten die, bere ustez, etsaiaren aurrean amore eman dutenei: “zuek zarete gure kondenaren zigilua”, “eta horrela nahi zintuzketegu zuek ere zuen bizitza hitsa mozorrotzeko egiten dituzuen imintziorik gabe”. Halako esaldiak bilatzeko ez da lupa hartuta ibili behar lerroartean.

Poesia askotan izaten da norberak izandako esperientziaren isla, norberak dituen burutazioen emaitza. Kasu hau ez da salbuespena; aitzitik, adibide argia da. Luzeak izan arren, erritmo handikoak dira poesiak, sakonak dira eta anbiguotasunik gabeak, aldarri usain gordinaz tindatuak. Keinuak asko dira, zenbaitetan ezkutukoak “maite zaituztet esan behar nuke txistu jo diguzuen arren” edo “zoriontsuak al zareten mugez inguratutako biztanleak”. Beste kasu batzuetan kurtsibaz jartzen ditu kantuan, adibidez, Pantxoa eta Peio. Batzuek ez dute irakurriko Mikel Antzarena delako, beste batzuek horregatik irakurriko dute. Nik irakurtzea gomendatzen dut, idazle trebea ikusten dudalako, sinaduratik harago.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak