« Bizi harrigarriak | Alkohola tarteko, giza paisaiak »
Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002
Paperezko hegazkinak Ana Unanue / Aizu!, 2002-11
Istorioa: Galder protagonista Londresera joana da, Gernikako bonbardaketaz idatzi zuen kazetari baten arrastoaren bila. Eleberria bi plano horiek osatzen dute: batetik, Galderren Londresko ibilerak eta Euskal Herriko gatazkaren oihartzun mediatikoa dauzkagu, eta, bestetik, 36ko gerrako gertaerak.
Emaitza: Lutxo Egiak ongi josten ditu aipatu bi planoak, kontakizun arina eta bizia lortuz.Tramak garrantzi txikia du eleberrian; egileak plazaratu nahi dituen gogoetak eta ideiak paperean jartzeko aitzakia besterik ez da. Ez dakit non irakurri nuen liburua traizioari buruzkoa zela. Ez nago ados. Komunikabideak, desinformazioa, gezurra, oroimen historikoa… Lutxo Egiak gai horiei buruzko hausnarketa literarioa eskaintzen digu; traizioa ere ageri da tartean, baina ez da funtsezko gaia. Horrek baino indar handiagoa dauka egileak agerira ekarri nahi duen paralelismoak: Gernikan airez egin zuten bonbardaketa beste modu batean, hedabideen edo paperezko hegazkinen bitartez, egiten da gaur egun.
Hoberena: Zenbaitek haimakagarren liburuan ere frogatu ez dutena erakusten du Lutxo Egiak aurreneko eleberrian. Alegia, badakiela idazten eta gauzak iradokitzen.
Ahulena: Amaiera eta Fernando Arangurenen inguruko guztia.
Esaldia: “Letra mekanografiatuak garunera amiltzen zaizkizun balak dira”. Batzuk aspaldi jabetu ziren horretaz, beste batzuk, berriz, XX. mendeko arma anakronikoak askatu ezinik dabiltza oraindik.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez