kritiken hemeroteka

8.496 kritika

« | »

Ilunpeen bihotzean / Joseph Conrad (Iñaki Ibañez) / Elkar, 2014

Ilunpeen bihotzean Danele Sarriugarte / Berria, 2015-02-06

Literatur lan kanonikoek, gaur irakurrita, zer-nolako ekarpena egin dezaketen, horra galdera; eztabaida noski ez da berria, gutxitan izaten denez, eta buelta bat gehiago eman nahi diot, hortaz, itaun horri, azkenaldiko gogoeta batzuen kari.

Euskaraz irakurtzen dugunon kasuan gaiak ibiltzen ditu bestelako bideak ere, halabeharrezkoagoak eta dudarik gabe desatseginagoak, bilatzaileari galdetu behar izaten diogunez Urlia itzulita ote dagoen, Berendia ez ote zuten azkenean paper-ore bilakatu. EIZIEk, Urrezko Biblioteka sailaren bitartez, salbatu ditu ale horietako batzuk patu petraletik, eta besteak beste, iaz berrargitaratu zuten zutabearen izenburuan paratu dizuedan Joseph Conraden eleberria, Iñaki Ibañezek euskaratua.

Liburu zaharberri horren aurkezpenean izan nintzen eta zimikotxoa eragin zidaten itzultzailearen hitzek, aipatu baitzuen inork ez diola sekula ezer esan egindako lanaz, eta mina eman diola horrek, hainbeste ordu eta buruhausteko jardunaren ondoren. Niri, ordea, ernegua etorri zitzaidan eztarrian gora, geure buruen kontra: zer ostiatan ote gabiltzan euskaraz ez daudenez lanturuka euskaraz badaudenak muturreraino zukutzen ez baditugu. Klasikoek balio dutelako beste garai eta toki eta modu batean baina beti zorrotz egindako hausnarketak mamurtzeko, horiek erauzi eta ikusteko geure koordenatuetan non eta zelan zehazten diren kezka betierekoak.

Ilunpeen bihotzean obrak behintzat eragin dezakeelako hori guztia, 70eko hamarkadan Francis Ford Coppolak ondo ulertu moduan, Apocalypse Now filmean Kurtz jenerala Vietnamera eramanda, gerra hartan ikusten zituenez gero, jo eta su, nobelak sakonean dituen hizpideak, botere gehiegikeriaren munstroak.

Ibañezen lanari esker Marlowk eta Kurtzek badakite euskaraz. Gaur geurean non eta zertan ote dabiltzan asmatzea besterik ez zaigu falta.

Azken kritikak

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Mikel Asurmendi

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

Asier Urkiza

Guardasol gorria
Lutxo Egia

Nagore Fernandez

Zero
Aitor Zuberogoitia

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak