kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Hormako paper horia / Charlotte Perkins-Gilman (Ana I. Morales) / Edo!, 2012

Askatasuna, lumaz Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2013-03

Liburudendan atzera eta aurrera nenbilela, hurrengo irakurgaia izango nuenaren bila, liburu txiki horiak nire begirada bereganatu zuen.

Izenburua irakurtzean konturatu nintzen azken aldian asko aipatzen ari ziren liburua zela, Charlotte Perkins-Gilman (Hartford, Connecticut, 1860 – Pasadena, Kalifornia, 1935) soziologo eta idazlearen Hormako paper horia.

Ana I. Moralesen itzulpena Saioa Ruizek eta Amaia Serranok egindako hitzostearekin batera argitaratu berri du Edo! argitaletxeak. Nahiz eta fikzioa izan zati handi batean, autobiografikoa ere bada: lehen haurra eduki ondoren bizi izan zuen depresioaren tratamenduak sufriarazitakoak kontatzen ditu bertan, tratamendu horren funtsa ohean etzanda egotea, bere alaba zaintzea, etxeaz arduratzea eta ez irakurtzea edo idaztea zen. Tratamendu horrek bere egoera muturreraino eraman zuen. Kontakizun honek hainbat irakurketa izan ditu historian zehar.

Ipuinak ez ezik, hainbat saiakera eta artikulu idatzi zituen bere bizitzan zehar, hitzaldiak ere eman zituen; oso ezaguna izan zen AEBetan XIX. mendean. Eragin handia izan zuen mugimendu feministan, emakumeen boto eskubideaz gain haien bizi-askatasuna ere aldarrikatu zuen. Emakumeek, libre izateko, askatasun ekonomikoa behar dutela zioen, hau da, andrazkoen aurkako errepresioaren oinarria dependentzia ekonomikoan dagoela. Gizon eta emakumeen arteko lan banaketa tradizionala iraultzeko proposamena izan zen mugimendu feministari egin zion ekarpen garrantzitsuenetako bat.

Bere bizitzari amaiera eman zion minbizi sendaezina zuela jakin zuenean; bere lanak, ordea, bizirik dirau.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak