« Plok-plok-plok | Folletoi erromantikoa »
Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013
Alkasoroko Benta Mikel Babiano López de Sabando / hirinet.net, 2014-06-03
Ez da Iruain. Ez da Kalaportu. Ez da Otzeta. Ez.
Alkasoro da, Bera eta Lesaka arteko herrixka. 50eko hamarkadan gaude eta mutil gazte bati kulparik gabe kendu diote bizia. Garai bertsuan jaio da, ezustean, Martin Irazoki, Alkasoroko bentako semea. Ibai bazterrean etorri da mundura, espia dirudien gizon likatsu baten laguntzaz.
Horra hor eleberriaren hasiera. Hortik abiatuta, bere bizitza kontatuko digu Martinek, baita xehetasunei erreparatuz kontatu ere: nola Alkasoron koxkortu zen, nola futbol taldea sortu zuten, nola Iruñera joan zen biologia ikastera…
Horrela izanagatik, bizitza baten deskribapena baino askoz gehiago eskaintzen digu Tabernak liburu honetan. Zer, bada? Garai historiko baten kronika eta mundua interpretatzeko modu berezi-bereziak, hori guztia Martinen begien eta ahotsaren bidez kontatua.
Beste hitz batzuetan, unibertso partikular bat berreraikitzeko ahalegina da liburu hau, Alkasoroko benta inguruan jaio, bizi eta hil diren herritar xumeen unibertso partikularra berreraikitzekoa. Mutua, Veronique, Axun, Rinus Xiberu… Horiek dira liburu honetako egiazko protagonistak.
Halaber, gatazka politikoak liburu osoa egituratzen du, hasieratik amaierara arte, kapitulu soltez osaturiko nobela borobilduz. Dela Alkasoro inguruko polizia saldoaren nola Iruñeko manifestazioen gogorraren bitartez, gatazkak liburu osoan zehar duen pisua etengabekoa da. Pertsonaiek hari aurre egingo diote, nola edo hala, zorte handiagoz edo txikiagoz. Nolanahi den dela, saihestezina da gatazka, eta Alkasoroko magia pozoituko du.
Idazkerari dagokionez, kontatzeko grina deskribapenen gainetik gailentzen da, akaso, baina Tabernaren euskara dotoreak berdintzen du hutsa. Horren harira, hizkera eder eta poetikoa darabil idazleak, naturarekiko erreferentziaz josirikoa. Ezin uler genezake nobela hau ibai, baso eta zerurik gabe.
Laburbilduz, gabeziak gabezia kontakizun polit eta entretenigarria da “Alkasoroko benta”, batzuetan errealismo magikozko istorioen zein Atxagaren “Soinujolearen semea” eta Epaltzaren “Ur uherrak” ezagunen oihartzunak ekarriko dizkizuna.
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi