kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Rameauren iloba / Denis Diderot (Joxan Elosegi) / EHU, 2005

Rameauren iloba Jose Luis Padron / Bilbao, 2006-04

Limes bildumak, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten ahots desberdinei lekua eskainiz, laugarren alea aurkeztu digu orain gutxi, Rameauren iloba, Denis Diderotena, Joxan Elosegi Arregik euskaratua.

Badakigunez, Denis Diderot (Langres, Frantzia, 1713, Paris 1784) Ilustrazioaren izen handien artean dago. Pariseko Unibertsitateko “Humanidades” lizentziatura lortu zuen. Le Breton editoreak 1746 urtean D’Alembert eta Diderot kontratatu zituen Entziklopedia abian jartzeko. Garaiko beste hainbat idazle handiren laguntzaz, tartean Voltaire, Rousseau eta Montesquieu, eszeptikoa eta arrazionalista zen Diderotek Entziklopedia hartuko zuen elizaren boterea, superstizioa, kontserbadorismoa eta garaiko ordena erdi-feudalaren kontrako propaganda bide ahaltsua bezala. Ondorioz, Diderot eta haren lankideak elizaren eta erregegoaren kritika guztien helburu bihurtu ziren. Hala eta guztiz ere, Diderotek lanean jarraitu zuen, obra oparoa osatu, eta, Europan, Ilustrazioko beste pentsalariengan eragin handia izateraino.

Limes bildumak, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren laguntzaz, Rameauren iloba kaleratu du, euskaraz, gizarte garaikidearen eta bere bi aurpegiko moralaren satira izan, Diderotek 1761ean argitara eman eta Goethek alemanera itzuli zuen lana. Carlos Martínez Gorriaranek idatzi du sarrera, eta bertan esaten digu Rameauren iloba zertan datzan: “Hitz batez esateko, dialogo bat da —platonikotik deusik ez duena— alderdi askotariko giza identitateari buruzkoa, interes etiko eta estetikoen arteko erlazio korapilotsuen gatazkan oinarrituta. Jadanik 220 urte pasa dira autorearen heriotza gertatu zenetik, baina maisulan honen gaurkotasunak bizirik dirau sortzen duen etengabeko harriduraren eta arruntasunaren sentsazio antitetikoan, dialogoa ez baita bi subjekturen artekoa, subjektibitate baten bi alderdi bateraezinen artekoa baizik. Nolabait esateko, irakurle abilak berehala onartuko du denok garela Rameau”.

Dideroten eta bere alter egoa izan datekeen Rameauren iloba baten arteko elkarrizketa satirikoa bikain euskaratua eman digu Joxan Elosegi Arregik. Dudarik gabe itzulpen lan handia eta obra baliotsua, Dideroten ondarea ongi zaintzen duena.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak