« Pozaren alde | Izendatzearen balioa »
Kristalezko hiria / Paul Auster (Harkaitz Cano) / Txalaparta, 2006
Kristalezko hiria Iraitz Ugalde / Obabako Testiguak, 2014-05-02
Paul Austerren City of Glass (1985), Ghosts (1986) eta The Locked Room (1986) New York-eko trilogia osatzen duten hiru liburuek metropolian gauzatzen diren hiru istorio kontatzen dituzte. Horietan lehena, “Kristalezko hiria”, Paul Karasik eta David Mazzucchellik komikira ekarri zuten 1994an. Edizio hura Harkaitz Canok itzuli zuen euskarara 2006an.
Zoritxarreko bizitzak mundutik isolatuta daukan Danniel Quinn idazleak detektibe batengatik galdetzen duen ezezagun baten deia jasoko du gauaren erdian. Erratuta dabilela esan arren, ezezagunak ez dio deitzeari utziko. Eta azkenean Quinnek bila dabilen pertsona bera dela esatea deliberatuko du. Horra protagonistaren lehen irristada. Hutsala, izatez, ez balitz supituko berea ez den bizitza bat bizitzen hasiko delako. Idazten dituen eleberrietako protagonistaren antza hartuz. Inoren larruan sartuz. Bere semea hil nahi omen duen Stillman jaunari jarraitzea izango du xede. Haren itzala izatea. Hori muturreraino eramateak noraino eramango duen ez daki, ordea.
Austerren obran kirika egiteko abagune grafikoa da. Abstraktutasuna irudi bidez esplikatzea lortzen du. Pertsonaiaren barne bukleetan, hiriaren laberintoan, egia eta fikzioaren dikotomia lausoan galtzea. Besterentzea, zerbait naturala balitz bezala. Bizipen eldarniotsuen keak irentsia izan arte. Probatzeko modukoak diren sensazioak dirudite.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro