« Esan ezin denaz | Noizbait hasten baita »
Poesia kaiera / Aime Cesaire (Iñigo Aranbarri) / Susa, 2014
Animalia eta gizakia Igor Estankona / Deia, 2014-03-29
Senegalgo Leopold Sedar Senghor, Guyanako Leon-Gontran Damas, Afrikako poesiaren antologietako oilo odolustuen eta askatasun gurarien poema bero guztiak mugitu arazi dizkit berriro Iñigo Aranbarrik Aime Cesairen (Martinika, 1913-2008) Munduko Poesia Kaiera labur bezain indartsu honekin: “Eta nik neure artean diot Bordele eta Nantes eta Liverpool eta NewYork eta San Frantzisko/ ez da mundu honetan eremu bakar bar nire hatz-marka digitala ez daramanik/ eta nire orpo-hezurra etxeorratzen bizkarrezurrean eta nire ugerra harribitxien dirdiran!”.
Liburua ireki eta Beñat Sarasolaren hitzaurre zuzen egokiaren ostean dator Sorterriratze baten kaiera poema, 1947ko Retour au pays natal alegia, 1956ko behin betiko bertsioan Aranbarrik emana. Bertan Martinikarrak zapalduen arrazakoa dela dio harro, Karibetik Afrikan barna eta are mundu guztira zabalduz berria: asimilatuak iratzarri dira, gizon zuriak konplexuz bete zituzten haiek. Irudimenaren deskolonizazioa izan zen, ordezkaritza beltzek eurek hartzea eta mitoak eraistea. Sarasolak azaltzen digu nola poemak ez zuen sona handirik izan argitaratu zen urtean, baina Andre Bretoni esker famatu zela. Naziengandik ihesi Bretonek Martinikan egindako egonaldian ezagutu zuen Césaireren lana, eta haren indarrak harrapatu zuen. Hitzaurrea eta guzti eskaini zion: Poeta beltz handi bat. Karibean nortasun kontuekin zerikusia zuen mugimendua izan zen negritudearena. Europako abangoardientzat eten artistiko eta estetiko bat. Liburu hau irakurtzeko bi moduak hara.
Poeta beltz handi hori poesia kantatuaren eta bizitzaren erritmoen poeta izan zen, negritudearen mandatua zen-eta eztarriko oihua izan behar zuela poesiak. Tam-tama gauaz, Burdineriak… IñigoAranbarrik euskaraz musika atxiki du. Irudien eta hitzen libertatea ez du itzulpenak alferrik galdu.
Eduki ere Cesairek surrealista puntu bat badauka, surrealista izan gabe. Beharbada faltan botatako Afrika asmatu beharraren puruz gertatu zen hori. Euren lurretatik eroandakoen memoriaren magia eta oinazea dario liburuari. Surrealistak askotan bertso txikietan eta esperimentazioan aritzen baziren, Cesaire eta belztasunaren apostoluak horixe berori egiten dute, esperimentatu eta bilatu, baina helburu sakonagoarekin, politikoagoarekin. Epika berezi bat landu zuten: “Eder irainpean Afrika eta zure kontzientzia gorenak handitua eta egunaz hain konbentzitua ezen zure gizakirik onenen hatsak desagerraraziko baitu tsetse kolonialista”. Prosa hori, poesiarekin nahastean, manifestu bihurtzen da, amets, mugimendu.
Gurari politikoek, ordea, ez diote poesiari kalterik egiten, kontrara, indartu egiten dute oinarri bat emanez. Cesaireren poesiak frantses hizkuntzari esanarazten dizkio semiotikoki ezinezkoak ziruditenak: “Ontasun berri bat dator zerumugan gero eta handiago” edo “hara errapeetako malko berraragituetako mina” edo “kala txikietako ur lokaztua min hau gero ezer ez”. Berak munduari erakutsi zion euriz eta eguzkiz egindako gizaki berri hura dago liburu honetan. Gizaki hori da denon arbasoa, hitz egiten du oihanaren gortinen atzetik, eta inkontzientea pizten digu. Animalien poesia da antologia honetan dasta daitekeena: galgarik gabeko sen primitiboa entzuten zekien intelektualaren ekarpena.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez