« Siberian barrena | Zalaparta isila »
Sagarroiak / Sonia Gonzalez / Euskaltzaindia-BBK, 2002
Munduaren neurria Javier Rojo / El Correo, 2002-08-28
Sonia Gonzalezek, “Sumendi” ezizenez, Sagarroiak izeneko poema liburua plazaratu berria du. Liburu honek iazko Felipe Arrese Beitia saria irabazi zuen. Liburu honetako poema batzuk narratiboak dira. Hau da: poesia izateari utzi gabe, istorio bat kontatzeko asmoa dute, hari narratibo bati jarraituz. Bestetan, narrazioak barik, deskripzio subjektiboek osatzen dute poemaren muina. Edonola ere, itxura guztien arabera autobiografikoak ematen duten osagaiez horniturik agertzen zaigu hemengo poesia. Alde honetatik, nabarmena da “Ni”ak, lehenengo pertsona poetikoak alegia, duen presentzia. Nagusi baita alderdi guztietan, ausentziaz eta gabeziz betetako mundu paradoxikoa ulertzeko ahaleginetan murgilduta, mingostasun puntu batez, azken finean, mundua ulertzerik ba ote dagoen ez dakielako. Ez dira falta, bestaldetik, maitasunari buruzko poemak ere, askotan erotismo nabarmena adierazten dutenak. Eta ausentzia eta maitasuna biak bat eginda, amodioa amaitu ondoren sortzen den hutsunea ere erakusten zaigu zenbaitetan, ironiaz betetako begirada baten pean. Ohiko bideetatik dabilen poesia dugu liburu honetakoa. Dudarik gabe, duintasunez eginda dago, baina betiko gaien gaineko bariazioak izateko itxuraren zama jasan behar du.
Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola
Jon Jimenez
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Amaia Alvarez Uria
Gerezi-denbora
Montserrat Roig
Asier Urkiza
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
Nagore Fernandez
Farorantz
Virginia Woolf
Aritz Galarraga
Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia
Mikel Asurmendi
Poesia kaiera
Giorgos Seferis
Irati Majuelo
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Joxe Aldasoro
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo