kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Mikel Strogoff / Jules Verne (Karlos Zabala) / Ibaizabal, 2002

Siberian barrena Javier Rojo / El Correo, 2002-08-21

Jules Verne (1828-1905) askotan jarri izan da abenturetako nobelagileen eredutzat. Bere nobela askok, idatzi zituen garairako sinestezinak ziruditen bidaiak kontatzen dituzte. Munduaren inguruan, ilargira edota itsas-hondora: personaiak beti doaz heltzea ezinezkoa dirudien leku batera. Baina itxurazko ezinezkoa dirudien leku batera. Baina itxurazko ezinezkotasun honetan idazleak beti bilatu izan du bidaiak, garaiko jakintzaren arabera posibleak izatea. Irudimena erabiltzen du, bai, baina orden baten barruan. Mikel Strogoff ere bidaia bat kontatzen duen nobela dugu. Bidaia hau ez da ilargira doazen pertsonaiek egiten dutena bezain luzea, baina zirraragarria da oso, arriskuaren aldetik tsarraren mandatari honek haren anaiari mezua emateko Siberian zehar egiten duenak ez baitu ezertxo ere falta. Idazleak, hasieran burutu ezina zirudien bidaia egingarria dela azpimarratzen duten osagaiez janzten jakin du. Pertsonaiek ez dute egunean egin daitezkeen baino kilometro gehiago egiten, edota ibai bat zeharkatzeko, fisikaren (eta igerilaritzaren) legeak errespetatzen dira. Eta irakurleren bati abenturak gehiegi gustatzen ez bazaizkio, beti ere errepara dakioke liburu honek turismo-gidatik duen zatiari. Nahi gabe ere, Siberiako geografian aditua bihur daiteke-eta.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak