« Klasiko berrien gogoetak | Siberian barrena »
Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan / Hasier Etxeberria / Alberdania, 2002
Bost Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-08-18
Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionandia dira Hasier Etxebarria kazetariak hautatu dituen idazleak elkarrizketatzeko. Elkarrizketa luze eta ongi planteaturiko horien emaitza da liburua. Norbaitek badakit galdetuko duela (oso herri sentikorra baikara protokolo kontuetan, kanpotik begiraturik ematen ez badu ere) zergatik bost (eta ez sei edo zazpi edo zortzi) hautatu dituen Hasier Etxeberriak; baina zalantzan jartzen ez den kontua da bostok merezi dutela elkarrizketatuak izatea ez ezik, baita liburuan agertzea ere, izen eta izan handienekoak baltira, gure euskal munduari (eta euskal mundutik harantzagoko zabaltzen den munduari ere bai esango nuke) dagokionez. Galdera bestelakoa da, nire iritzirako, zergatik ez den lehenago halakorik egin euskal literaturaren esparru gero eta handiago, gero eta zabalago honetan. Beraz, lehen egiten duenak lehen egitearen sari duenez, ezin ukatuko diogu halakorik Hasier Etxeberriari.
Hona hemen Hasier Etxeberriak idazleei buruzko liburuan idatziriko hitzaurretik lapurtu ditudan hitzak, adierazgarriak baitira, ongi laburbiltzen baitute liburuaren nondik norako bidaia, itsasontzi ongi gobernaturikoak daramana bestalde: “Guztiz ezberdinak direla dioten arren, denbora eta espazio bertsuan harrapatuak dira bostak ala bostak. Ez direla diote —baina badira nolabait— txalupa bereko bidaiari. Literatura ulertzeko edo egiteko era bat eta bakarra erabiltzen ez badute ere, bostak teilatu berberak aterpetzen dituela sumatuko duzu. Horixe aurkituko duzu elkarrizketa hauetan. Nolabait”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi