« Giza-misterioen erraietatik | 3 Mariak »
Euli-giro / Uxue Alberdi / Susa, 2013
Euli-giro Itziar Egibar / Aizu!, 2013-12
Bederatzi ipuin bildu ditu Uxue Alberdik Euli-giro liburuan. Arruntena ere, arraro, nolabait sailkatzearren. Eta larrigarri, ilun, aztoragarri… Izan ere, narrazio gehienen abiapuntua eta protagonistak nahiko arruntak izan arren (bikote gazte bat baserri batean bizitzen, mutilaren familia bisitatzera joandako haurduna, andre gaixoa zaintzera hirira doan neska gaztea…), kontakizunek ezohiko bidetik egiten dute aurrera.
Narrazioak erabat independenteak dira, tonua besterik ez dute berdina. Hori eta erraz irakurtzen direla, erritmo bizia eta elkarrizketa asko dituztelako, eta nahiko laburrak direlako. Alde horretatik, egokiak oso euskaltegiko bigarren mailatik gorako irakurleentzat. Haatik, baten batek, euskara maila altua izan ezean, uste lezake ez duela ondo ulertzen. Baina bego lasai, ez baita hala: zenbait esaldi lehenengo irakurraldian ez ulertzeko arrazoia ez da hizkuntza maila izango, kontakizunaren izaera surrealista baizik.
Ipuinak ez dira irakurtzen amaitu ondoren sentsazio atsegin eta baketsua uzten duten horietakoak. Alderantziz, tarteka umore ukituak aurkitu arren, oso bakanak, tristura, ezinegona, kezka, baita nazka ere, eragiten dute gehienek. Idazleak irakurlearen barrena asaldatzeko gakoa aurkitu duen seinale.
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi