« Pastel beltza | Liburuak azpimarratzen dituztenentzat »
Venusen delta / Anaïs Nin (Garazi Arrula) / Txalaparta, 2013
Narrazio erotikoak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-09-06
Zer gertatzen da emakume bat pornografía idazten saiatzen denean? Hau da, zein da halako idazle baten idazkietan islatzen den ikuspuntua? Idazlearen emakume-izaera nagusi ateratzen da pornografiari bestelako begiez begiratzerakoan, ala generoaren (literatur generoaren) izaera da garaile ateratzen dena, halako literaturaren kontsumitzaileei suposatzen zaizkien apetak kontuan hartuta? Tira, baten batek Anais Nin-en literatura hausnarketa gai moduan erabili nahi balu, horretaz pentsa lezake, baina nago idazle horren lumatik sortu den Venusen delta izenburuko liburu honetako narrazioak irakurriko dituzten gehienek bestelako asmoak izango dituztela buruan. Edonola ere, bere zainetan jatorri anitzeko odola biltzen zuen idazle kosmopolita hau oso trebea zen bere lana egiten, liburu hau irakurriko duen edonor konturatu daitekeen bezala. Sexu ariketan aritzen diren gorputzen mugimenduak zehaztasun osoz azaltzen ditu, halako deskribapenek idazleei aurkeztu ohi dizkieten zailtasunak gaindituz. Bestalde, argumentuak ere dibertigarriak dira, eta literatura erotikoaren tradizio klasikoari jarraituz, umorea ez da falta noizean behin, pikareska moduko bat, nolabait esateko. Eta horrez gainera, liburu honen bidez euskaldunon autoestirnua ere pixka bat harrotuta gera daiteke bertan Euskalduna eta Bijou izeneko ipuina agertzen baita… Azken urte hauetan ikusi dugu nola Greyren itzalek itzal handia hartu duten E.L. James-en liburuek zenbait irakurleren artean izan duten arrakastari erreparatuta. Agian, horregatik honelako literaturaren ereduetara jotzea komenigarria izan daiteke, Anais Nin-ek, enkarguak sortu zizkion limitazioak gorabehera, agerikoa baino zerbait gehiago iradokitzen baitzekien.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria