« Aljeriako guda | Narrazio erotikoak »
Venusen delta / Anaïs Nin (Garazi Arrula) / Txalaparta, 2013
Venusen istorioak Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2013-09-01
Anaïs Nin ezaguna da bere bizitza biltzen duten Journals (1931-1971) izeneko idazlanengatik. Gaurkoan ez ditugu mintzagai izango, baina noizbait ere irakurtzea gomendatzen dizuet. Nin idazlea zen, bai, baina edozeren gainetik emakumetzat zuen bere burua, eta bi kontzeptu horien batasunean oinarrituz jorratu zuen bere ibilbide literarioa.
Eskuartean duzun Venusen delta, aberats anonimo baten enkarguz atalka idatzitako narrazio erotikoen bilduma da, 70eko hamarkada arte liburu gisa agertuko ez zena. Diru premia zela eta, Henry Millerrekin elkarlanean ekin zion aberats horren beharrak asetzeari. Agurearen baldintza argia zen: “sexu esplizitua” deskribatzen zituzten narrazioak idaztea, orrialde bakoitza dolar baten truke. Hasieran lortu bazuten ere, Nin ezin izan zen luzez pornografia hutsa idaztera mugatu eta, ahots propio bat garatzen hasia zuela konturatuta, sexu-jardun mekanikoa deskribatzetik urrunago joan zen. Berak uste zuenez, Pandoraren kutxak sentsualitate femeninoaren misterioa gordetzen du, paralelismo ezin hobea, hain zuzen ere, Venusen delta deskribatzeko. Izenburuan ageri den hitz jokoak, sexuaz mintzatzeko joera misteriotsu eta sentsual horri erreferentzia egiten dio eta, bide batez, bada emakumearen sexu-organoa aipatzeko modu ederragorik?
Venusen delta sexu harremanei buruz idazten duen literatura dela esan daiteke. Hamabost narrazioetan barrena, sexu harreman infinituei buruzko istorioak aurkitzen ditugu: homosexualak, nekrofilikoak, lesbikoak, intzestu bidezkoak, eta guztiak inongo aurriritzi eta taburik erakusten ez duen hirugarren pertsona neutro batean kontatuak dira, nahiz eta, kasu gehienetan, emakumearen ikuspegitik jorratuak izan.
Plazera, hemen ulertzen den bezala, ez da gorputzen arteko kontaktuaz bereganatzen den zer soil bat. Istorio bakoitzak badu sexu gosearen pizgarri gisa aritzen den elementu afrodisiako propioa; malkoak, barreak, beldurrak, ametsak, fantasiak, aurpegi ezezagunak, promesak, jelosia, etab. Irudimenezko eta emoziozko lengoaiari lotutako osagaiak dira, hain zuzen ere, sexu-jardunaren eszena bakoitzari bere eduki magikoa, ehundura berezia, gaineratzen diotenak. Beste modutan ezin genezake literaturaz mintzatzen aritu, eta film porno soil bat ikustearekin nahikoa izango litzateke.
Ongietorria ematen dizut, irakurle, irudimenezko plazer ezustekoenera.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga