kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Batzarra, gure gobernua / Pablo Sastre / Elkar, 2013

Komun denak debatea behar du Mikel Asurmendi / Argia, 2013-07-28

Estatuak eraikitzen hasi ziren garaian kokatzen gaitu saio honek, Erdi Aroan. Estatu haietatik landa bazeuden ere herriak. Gurean Batzarra zen gobernatzeko modua. Europan herriek erregearen armada behar zuten, subiranotasuna gordeko bazuten.

Nafarroako Erresuma hizpide: erregea espanturik gabe sartu zen Batzarrean, alta, herri-batzarrak ez zuen gehiago erabaki harrez gero.

XI. mendera arte herritarrek bazuten herri batzarretan parte-hartzea. XII. mendean jada jauntxoek besterik ez. Hiriak sortzen hasi ziren. Erresumaren babespeko jauntxoek herri batzarrak barreiatu zituzten, Nafarroan ez, artean. Gazteluko monarkiak euskal herri handietan kontzeju itxiak ezarri zituen. XVIII. mendean bere eragina txikia bazen ere estatua nagusitzen hasi zen. Kontzeju “irekien” ahalmenak murriztu ahala udalak indartuz joan ziren kontrol batzar legez. Estatuaren burokrazia sendotu zen. Ondorioa: jendeon arazoak estatua konpontzen hasten da, herriarekiko hurbilekoa den auzotarra hiritarra bilakatzen doa. Herria kolokan izatera pasa zen.

Sastren hitzetan botoaren araberako eredua da egungo demokrazia. Alta, erabakiak politikoek hartuak dira aldez aurretik. Agintariek ez dute zuzentzen, estatuaren zerbitzariek baizik. Zuzeneko demokraziaren funtsa gauzatzeko herritarren batzarra beharko lirateke.

Horrela segitzen du: “1512an —diote estatuzaleek— Espainiak Nafarroa, gure estatua, konkistatu zuen. Estatu hori berreskuratzera goaz”. Haatik, Nafarroako Erresuma sortu baino lehen, euskal herriak herri batzarrek gobernatu zituzten.

Batzarra, urra baledi ataleko egilearen zenbait aburu: batzarrak komuna zaintzen du, herri-arima alegia. Batzarrak auzolanak konbokatzen ditu. Sastreren gusturako, auzolanak baino, auzo-arteak du garrantzia. Batzarrak, elkarrenganako begiruneaz gain, denbora behar du. Hots, komun denak debatea behar du.

XXI. mendearen atarian eratu zen Udalbiltza. Kultura politiko horretan ikusten du Sastrek batzar subiranoa. Udalbiltza (bir)eraikitzen ari direnentzat saio gomendagarria da berea. Bere urratsetan sakontzea gomendatzen diot orori. Era labur samurrean emandako urrats-saioa da. Premisa bat azkenik: gure munduan, gauza komuna pentsatzeko, kapitalismotik eta estatutik at jarri behar dugu gure burua.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak