« Poesia betean | Bestearen begietatik »
Elkartasun basatia / Oier Guillan / Susa, 2013
Elkartasun poetikoak Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-08
Poema-liburu berriagoak ere atera dira honezkero, baina ez dut hurrengo hilabeterako saltoa eman nahi, Oier Guillanen azkena zutabe honetan aipatu gabe.
Elkartasun Basatia izenburua jarri dio Guillanek bere poema-liburu berriari. Susa argitaletxeak argitaratu du, eta liburuan ez ezik, osorik eskaintzen digute sarean ere, armiarma.eus webgunean hain zuzen.
Sei ataletan banatuta dago Elkartasun Basatia liburua: Esan gabe doa, liburuaren idearium modukoa aurkezten duen poemak osatuta. Identitatea euliari azaldua, identitateari buruzko gogoetak jasotzen dituen atala. Jendea izaki, taldeari zuzendutako begirada bat. Manikien odola, “norbanakoaren panpintasunari” buruzkoa. Oinak hotz ditut baina ez nago hilik, bufoiaren estetikara eta ideologiara hurbiltzeko saio bat. Eta Sudurrik gabeko pailazoa, “sasi-antzezlana, teatro poetikoa, ahots hautsien koro batek lagundutako bakarrizketa modukoa”.
Oier Guillan Donostian jaioa da, 1975ean. Urte asko dira Errenteriako Mikelazulo elkarteko poesi emanaldiak antolatzen hasi zela, eta antzerkigintzan ere nabarmendu da. Poesia eta antzerkia, bi genero horiek adierazpide naturalak dira Oier Guillanentzat. “Bizi gabe utzi ditugun munduak salbatzeko modua izan daiteke teatroa”, idatzi du Oier Guillanek. Badute zerikusia, beraz, Elkartasun Basatia liburuko testuetako askok Oier Guillanek taula gainera eraman dituen antzerki lanekin.
Antonio Casado da Rocharentzat, Elkartasun Basatia liburuak heldutasuna du eta indarra, hitz jokoak, hizkuntzen metaketak eta ahotsen collageak lagunduta. Bere poesia da “maitatuak izatea merezi duten gauza guztiak” maitatzeko ahalegina. Eskuen sustraiak Guillanen bigarrena baino aberatsagoa, kontraesan handiagokoa, gordinagoa da Elkartasun Basatia Igor Estankonaren hitzetan.
Oier Guillanen ustez ezin gara garai hobeagoen zain geratu: aukera hau baliatu behar da gogoeta sakon egiteko, une honetan hartzen diren norabideek baldintzatuko dutelako ziur aski etorkizun gertu-luzea. Soilik ideiak, esperientziak, bakoitzak bere aldetik ikasitakoak eta iritziak sendo, mamitsu, ikuspegi kritikoarekin eta lotsa eta konplexurik gabe azaleratuta sortuko dira ‘beste’ horrekin talka interesgarriak.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui