« Elkartasun poetikoak | Bizizalea »
612 euro / Jon Arretxe / Erein, 2013
Bestearen begietatik Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-08-02
Ziur aski Jon Arretxe ez da inoiz euskal literaturaren urrezko orrialdeetan agertuko, besteak beste ziur aski euskal literaturan urrezko orrialderik ere ez baitago, edota urrezkotzat hartzen ditugun orrialde horiek ez baitira hain urre bizikoak. Edonola ere, iruditzen zait Jon Arretxe urratsez urrats eta bere lekua zein den oso ondo jakinda, ibilbide gero eta interesgarriagoa egiten ari dela. Nerabezaroa atzean utzi nahi ez zuten helduen neurriko istorioak eginez egin zen ezaguna, baina horrez gainera bidaia liburu interesgarriak ere plazaratu ditu. Eta azken urte hauetan, nobelagintza beltzaren bideetatik abiatu da. Euskal Herrian kokatzen diren nobela beltz askotan sinesgarritasunaren arazoarekin egiten dugu topo. Izan ere, askotan idazleek oso presente dauzkate eredu klasikoak (denok dakizkigun izen horiek: Chandler, Hammett), eta eredu klasiko horiek gehiegi errespetatuz argumentuek behartuegiak dirudite Euskal Herria bezalako komunitate txiki batean behar bezala funtzionatzeko. Arretxek, ordea, nobela beltzak egiten dituenean, eredu horiek gainditu egiten ditu. Hasteko, Euskal Herrian aurkitzen diren marjinalitate esparruetan kokatzen ditu argumentuak, 612 euro deitzen den nobela honen kasuan, Bilboko San Frantzisko auzo beltzean. Ikertzaile bat daukagu hemen, baina ikertzailea Toure izeneko etorkin afrikarra da, ikerketaren eta engainuaren artean mugitzen den pertsonaia marjinatua, Afrikako pobreziatik ihes eginez lehenengo mundu aberatsaren bazterrean bizirautea beste helbururik ez duen pertsonaia. Legearen ertzean kokatzen diren trapitxeoekin ez bada, itxuraz garrantzi handirik ez daukaten ikerketak saiatzen da aurrera ateratzen pertsonaia hau, eta idazleak haren gorabeherak kontatzen dituenean pikareska gogora ekartzen duen mundu baten berri eskaintzen digu. Izan ere, idazleak “besteak” jartzen ditu erdigunean, eta besteak subjektu bihurtzerakoan, ia ikusezinak diren beste horiek lehenengo pertsonan hitz egiten dutenean, gu haien begietan “beste” bihurturik agertzen gara, eta mundua erlatibizatu egiten da. Argumentua, bestaldetik, dibertigarria da eta zalu kontatuta dago, umorea baztertu gabe, umorea askotan garratza bada ere, inguruan beti marjinalitatearen tragedia baitago presente.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi