« Bestearen begietatik | Existentziaren metafora »
Egia esan / Peru Magdalena / Elkar, 2013
Bizizalea Leire Zubeldia / Gara, 2013-08-04
Irakurle bezala ohitura bat dut: irakurritako liburua hitz batean definitzea. Alegia, nobela, ipuin liburu, edo dena delako horren mamia biltzen duen hitza (izan daiteke substantiboa, izan daiteke adjektiboa…) topatzea. Batzuetan aisa aurkitzen da hitz hori, besteetan lausoago ikusten da. Egia esan, Egia esan nobelaren kasuan erraza izan da ariketa hori. Hasieratik neukan argi zein zen bila nenbilen hitza: “bizizalea”. Bai, Peru Magdalena durangarrak izaeraz betetako liburua ekarri digu. Eroa, beroa, espontaneoa, naturala, berezkoa… Bizitzak dakarrenari abandonatua bizitzea aldarrikatzen duen nobela da Egia esan. Eta gustatu zait, egia esan. Bizitza metodiko eta aurrez planeatutakotik ihes egiten duelako.
Bidaia bat da funtsean. Pertsonaiek egiten duten bidaia, irakurlea ere bidaia horretan barneratzera gonbidatuz, lekutik mugitu gabe bada ere. Praktikotasunetik begiratuta egokia da urteko sasoi honetarako, ikasturtean zehar pilatutako neke mentala arintzeko. Autolaguntza?
Harri eta Kimu dira protagonistak. Lehena bigarrenaren aita da. Baina ez da beste aita guztiak bezalakoa. Horretaz txikitan jabetzen da Kimu, aitak otsoa ikusteko aitzakian Asturiasko baso ilun batera gau beldurgarri bat pasatzera eramaten duenean. Aita arraroa ez ezik, senar arraroa dela iritzita banandu egiten dira Harri eta Mari, Kimuren ama. Orduan Kleo azaltzen da, Harriren neska-laguna. Egun batean, Harri bidaian abiatzen da, Mongoliara, agurrik esan gabe. Orduz geroztik Kimuk ez du bere aitaren berri gehiago izango. Soilik aitak bidaia hartan idatzitako koadernoa eskuratuko du Kleorengandik. Eta hor hasiko da nobelaren zatirik oparoena, Kimuren bidaia kontatzen duena.
Bidaia hau, ordea, ez da aitaren urratsei jarraituz egindakoa. Aitaren bila abiatzen da bai, baina aita topatu baino, aita hobeto ulertu nahian abiatzen da. Egia aurkitu nahi du, egia bizi. Eta hona liburu honen beste aldarrikapen bat: ez dago egia absoluturik, norberak bere egia bizi du.
Gauzak honela, bidaia paralelo honetan Kimuk bere koadernoan idazten duena da irakurleari ematen zaiona. Pasarteak, poemak, bidean aurkitutako pertsonaien lekukotzak, bertsoak eta bizitzari buruzko hamaika hausnarketa dira liburuaren amaierara arteko zatiaren osagaiak. Idazkera fresko eta bizia darabil, pertsonaien izaerarekin bat datorrena.
Peru Magdalenaren obratik irakurtzen dudan lehenengo alea da honakoa. Aurrez argitaratuak dituenak irakurtzeko ditudan liburuen zerrendan gehitu ditut.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro