kritiken hemeroteka

8.652 kritika

« | »

Bizientzat eta hilentzat / Tomas Tranströmer (Juan Mari Agirreurreta) / Elkar, 2012

Irudien unibertsoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-04-05

Edozein literaturazalerentzat benetan berri pozgarria da Tomas Transtromer-en poema guztien bildumaren argitarapena. Liburuari Bizientzat eta hilentzat izenburua jartzea hautatu dute, idazle suediarrak 1989an idatzi zuen liburuaren izena erabiliz. Argitarapen honetan poema guztiak biltzen direlarik, denboran zehar aldaketak agertzen dira poemak egiteko moduetan, baina berehala antzematen dira Transtromer-en poesia definitzen duten konstante batzuk. Nabariena, ziur aski, naturalezaren presentzia litzateke. Suediarraren poesian subjektua naturalezaren aurrean agertzen zaigu. Gauzak honela, askotan urtaroen aldaketei lotuta topatzen ditugun eguraldi aldaketek berebiziko garrantzia izango dute.

Transtromer-en poesia behaketan oinarritzen da, subjektuak mundua begiratzen baitu begi harrituekin, errugabetasuna zeharo galdu ez duen umearen begiekin. Eta behaketa horrek poesiari baretasun sentsazioa txertatzen dio, mundua erritmo geldoan mugituko balitz bezala. Baina horrekin batera, ez kontrajarrita baizik-eta elkar osatuz, mugimendua adierazten duten irudi ugari topatzen ditugu. Bidaiak izango lirateke mugimendu horren adierazleetako batzuk, poetak munduan zehar ezagututako lekuen berri ere ematen baitigu. Hainbat garraio bideren erreferentziek ere mugimenduaren ideia hori azpimarratzen dute, autoak, trenak zein itsasontziak aipatzen baitzaizkigu leku urrunen berri ekartzen.

Beste konstante bat musika da, unibertsoaren harmoniarekin bat eginez. Bakardade sentimendua ere aipatu beharko litzateke, Transtromer-en poemetan gutxitan ikusiko baitugu gizakia beste gizaki batzuekin harremanetan. Gehienak inguruarekin gauzatzen dira. Izan ere, gizakiaren existentziaz aritzen den poesiaren aurrean gaude, eta existentzia horretan gizakiaren bakardadea nabarmentzen da.

Irudiez osatutako poesia egiten du Transtromer-ek eta irakurleak irudiek dakartzaten sentsazioetan kulunkatzen utzi behar du bere burua.

Azken kritikak

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Iraitz Urkulo

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Mikel Asurmendi

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Irati Majuelo

Silueta
Harkaitz Cano

Ibon Egaña

Azken batean
Lourdes Oñederra

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Maialen Sobrino Lopez

Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta

Asier Urkiza

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak