« Damutzearen fantasia | Irudien unibertsoa »
Bizientzat eta hilentzat / Tomas Tranströmer (Juan Mari Agirreurreta) / Elkar, 2012
Poesia, bizientzat eta hilentzat Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-04
Tomas Tranströmer suediarraren obra poetikoa plazaratu du Elkar argitaletxeak.
Suediar poeta horren liburuak 50 hizkuntzetara itzuli dituzte. 1990ean izandako hemiplegia baten ondorioz, hitz egiteko zailtasunak ditu, baina idazten jarraitzen du.
Dozena bat liburutan plazaratu ditu orain artean bere poemak idazle eta poeta suediarrak. 2004an idatzi zuen azken liburua, eta 2011n Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Tranströmer psikologo lanetan aritutakoa da, espetxe eta ospitaletan. Oso gazte hasi zen idazten, eta 24 urte zituela argitaratu zuen bere lehenengo poesia-bilduma. Tradizioari muzin egiteagatik kritikak jaso zituen 70-80ko hamarkadetan, baina azken urteotan mundu mailan eragin handiena duten idazleen artean aipatzen da beti.
Juan Mari Agirreurreta pasaiatarrak euskaratu du Tranströmerren obra poetiko osoa, Bizientzat eta hilentzat. Poema guztiak, 1954-2004 izenburupean.
Juan Mari Agirreurreta Elosegi Euskal Filologian lizentziatua da eta Frantses hizkuntzako irakasle. 2010ean Victor Hugoren Kondenatu baten azken eguna (Elkar, 2010) itzuli zuen. Horrez gain, Arrasateko palindromoko eta Bergarako Amodiozko Gutunen sariak irabazi ditu.
Tomas Tranströmer Literaturako Nobel saridunaren poemen bilduma euskarara ekartzeko “Jokin Zaitegi” beka-deialdian parte hartu nahi zutenek, lagin gisa Elegia izeneko poema zuten itzuli beharrekoa. Horra hor Agirreurretak egindakoaren zatitxo bat: “Abiapuntua. Gure itsas bazterra luze datza/ izei kolorez jantzia, dragoi garaitua halaxe,/ lanbro eta lainozko zingiran. Han urrutiago:/ bapore bi kexu dira ametsen/ lainopetik.”.
Itzultzailearen hitzetan, Tranströmerrek “Ekonomia lirikoz” idazten du. “Hizkuntza ez du korapilatzen, ez du zailtzen; alderantziz, estilo arina erakusten du, hizkuntza idatziak ahozkotasuna bilatuko balu bezala. Poesia prosarantz lerratzen da”.
Keinu txikikoa da Tranströmerren estiloa, ukitu modernista eta espresionista dauka haren poesiak, baita surrealista ere, tarteka, baina betiere eguneroko bizimodutik eta natur irudietatik hurbil, eta musika, bidaiak, ametsak, natura eta itsasoa konstanteak dira haren unibertso poetikoan. Eta gu ere hor jartzen eta txunditzen asmatu du Juan Mari Aguirreurretak, baita ongi asmatu ere.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero