kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Zintzoen saldoan / Jon Alonso / Txalaparta, 2012

Sukaldetik ez-lekuetara Mikel Asurmendi / Berria, 2013-02-10

Justuen samaldan dabil Enekoitz Ramirez, onen aldean. Bera dugu Zintzoen saldoan nobelaren protagonista. Gaiztoen “saldan” murgilduta aritu da iraganean: ETAko kide izana da, preso ohia, arte-faltsutzailea, jatetxe-lapurra… Hari egozten dio Poliziak, hain zuzen ere, Donostian eman duten azken paloa. Oraingoan, baina, Kepa Pedrotegi hilik aurkitu dute. Sukaldari izarretako bat. Zintzoen saldokoa da, zen Pedrotegi.

Jon Alonsok Camembert helburu saio-nobelako Ramirez biziarazi du: Lanbas. Alias edo goitizena, irakurlearen gustura. Enekoitz Ramirez Goikoetxea ez baita edonor. Edo, edonor ote Lanbas koitadua? Nola gerta.

Donostian eta Iruñean dabil Lanbas, Etxaurin gordeleku duela. Bilbo, Loiu eta Parisko aireportuak ere ezagutuko dituzu harekin. Ondoan ditu Florinda —Flori; bereziki bera—, Toni, Martiartu, Andrea… Gaiztoen sa(ma)ldakoak dituzu horiek.

Balbino Bilbao Ventura abokatuak jarri du Lanbas zintzoen aldean; Fran Bildosola tarteko. Daniel Ursua-ren peskizan hegaldatuko da Mexikora, Ursua DFn bahitu baitute. Pedrotegiren lagun zintzoa hau ere. Venustiano Simon Venus kazetaria eta Fonseca sikarioa lagun bertaratu da Lanbas. “To eta no, horrelako lagunekin, zertarako etsaiak?”, pentsatu dut.

Badu sukaldaritzatik, badu politikatik, badu suspentsetik nobelak. Eta baduzu irri egiterik! Eta nola, irakurle. Baduzu erudiziotik edaterik ere. Ez Lanbasek eta enparauek pattarretik eta drogatik bezainbeste, baina hitzez horditu zaitezke. Bapo ase ere!

Eliteko sukaldaritzaz ikasterik duzu, baita Michelin izarrak nola banatzen diren jakin ere (Basque Culinary Center gogoan). Hildakoaren ibilerek emanen dizute horren berri. Ursuaren arrastoan izaria hartuko diozu euskal sukaldaritzari. Ibilera legezkoen bidean, ikasiko duzu legezkotasunaz harago joatea ere badela. Gure mundua gain behera doala? Bada, beste mundu bat “asmatu”, eta kito. Beharrak hala aginduz gero, asmatu eta “berrasmatu” ere. Kea saltzea gutxi bailitzan, sukaldari horiek airea saltzen baitute. Baita guk herritar koitaduok irentsi ere. Bon, nobelan halatsu ageri da. Fikzioa duzu. Haatik, badakizu, fikzioa da errealitatea hobekien islatzen duena.

Zerk salba gaitzake mundializaziotik? Zerk globalizaziotik? Mundura irteteko aireportuetatik pasatzea ez da samurra. Ez-lekuak dituzu horiek. Sukaldeetatik ez-lekuetara mudatzen ari da gizateria. Gaiztoen saldan ibiliz gero, malo. Zintzoen saldan ibilita ere, neke da bereizten nor den zintzoa eta nor gaiztoa. Sukaldariek atondutako saltsak —hitzak idazteko zorian nintzen, baina horiek ere ez dira haienak— gaizki ordaindutako euren bekadunek lodituak izan ohi dira.

Idazleak zintzoen saldoan paratu du Lanbas, baita ibilera horretan hitzak ondu ere. Zirt eta zart ari zaigu “gure” Alonso Quijano. Badu erudiziotik. 185. orria lekuko. Hitzen jostagintzaz ari naiz. Alta, ordurako, suspentseari eta irriari eusteaz gain, mamiaz bete du eleberria. Eleberria ele berriek egiten dute. Jon Alonsok aspaldi gainditu zuen literaturaren batxilerra. Ez dezala, beraz, Lanbas garbitu, otoi. Gaiztoen nahiz zintzoen saldoko lan zikinak berak egin behar baditu ere.

Lanbasek Florindarekin daukan rolloan salbazioa antzeman daitekeela iradoki digu Alonsok. Bada, landu ditzagun maitasuna eta komunikazioa. Literatura harreman modu ona izan daiteke. Ene komuneko apalategian badu tokirik Zintzoen saldoan nobelak. Eta Michelin gidak ez dauka ziorik, pitoz goiti edo beheiti aritu ere. Batek sinesten du, edo ez, eta hor senak agintzen du.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak