« Piztiarioa | Xabier Lete erromesaren otoitz liburua »
Eskua bete izar / Rafik Schami (euskaratzailea: Xabier Mendiguren Bereziartu) / Elkar, 1992
Suge enkantatzaileen gisa Patxi Zubizarreta / Egin, 1992-12-06
Rafik Schami Narradores de la noche (Siruela) liburu zoragarriaren bidez ezagutu genuen, eta liburu hau gurera itzultzeko asmotan direla jakin berri dugunean, hara non datorkigun egile beraren beste obra bat euskaraz: Eskua bete izar. Lehen begiratu batean, liburu honek Elkarreko Branka sailean argitaratutako beste bi lan gogorarazi dizkigu: egunerokoaren erabileragatik, Sue Townsenden Adrian Moleren egunkari ezkutua, eta freskotasuna konpromezua binomioagatik, berriz, Alki Zeiren Tigrea kristal atzean.
Irakurketan barneratu ahala, bestalde, aurretik ezaguna zaigun pertsonaia hunkigarria agertzen da: osaba Salim, Narradores hartako kotxezain bera.
Eta hau izango da fantasia eta errealitatearen arteko ispilua txiki-txiki egindo duena, une bakoitzari dagokion istorioa kontatuko diguna. Eta bere kontaketak benetako bitxiak gertatuko zaizkigu benetako izarrak…
Baina bada beste pertsonaia nagusi bat ere, Habib kazetaria (Alki Zeiren Nikos haren antzekoa), gure egunkari honen mutikoa kazetaritzaren munduan sartuko duena.
Biek, eta beren lagunek, Damaskoko egoera politikoa salatuko dute, “pobrezia pertsegitu ordez, pobreak pertsegitzen dituena”, eta horretarako prentsa klandestinoaz baliatuko dina.
Anekdota, pasadizo eta ohar laburren bidez, egunkari altxor baten aurrean gaudela esan daiteke.
Liburua benetan da xarmangarria eta gaur egungo gazteei helburuen, ezkutukoaren, ausardiaren lílura piztu diezaieke. Baina ez gazteei soilik, Schamiren liburuek badute zerbait, suge enkantatzaileek izan ohi duetn soinu erakargarria edo, eta gazteak ezezik helduak ere erabat xaramelaturik sentituko dira narrazio eder honekin.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria