« Patuarenak | Ustezko paradisua »
Arkadia iratzarria / Kai Meyer (Pello Zabaleta) / Alberdania-Erein, 2011
Entsalada fantastikoa Iker Zaldua / Gara, 2012-05-26
Mafien arteko gatazka izan daiteke hitz laburrez esanda gai nagusia. Baina, ñabardurak egitea ezinbestekoa da kasu honetan. Egiaz, Italiako Mafiako bi klanen arteko gatazka, norgehiagoka ematen da, hots, Alcantara eta Carnevare familien artekoa. Baina, Arkadiako arbasoen ondorengo familiak dira. Arkadia Greziako lurralde bat da, herrialde hartako mitologian garrantzia handia duena. Eleberriari jarraiki, arkadiarrak Europa, Afrika eta Asian sakabanatu ziren eta orain iratzarri egin dira, eta garai batean zuten boterea eskuratu nahi dute.
Eleberriak, beraz, baditu korapilatsua izateko osagaiak, mafiak eta greziar mitologia bat eginda. Gainera, hori gutxi ez eta Kai Meyerrek berezkoa duen ukitu fantastikoa isuri dio, entsaladan ozpina nola. Hala, antzinako Arkadia hartako ondorengoak diren Alcantara eta Carnevale familiako kideek iluntzean piztia bilakatzeko bertutea edo zoritxarra dute. Ezaugarri horrek salatzen duelarik nor den edo nor ez den arkadiar.
Hala ere, saltsa guzti hori ongi, maisuki, egituratuta dago. Hastapenean kontakizuna mafien arteko borroka soilari buruzkoa izango dela dirudi, Rosa Alcantara eta Alessandro Carnevale elkarren ondoan jartzen ditu, elkarren aurkako bi klanetako ondorengoak, dagokion klaneko capo izateko deituak. Gazteak dira, adin txikikoak artean eta Cosa Nostrako kide izan arren, beste irrika batzuk dituzte, norgehiagoka edo nagusitasun borroka horretatik haratago. Bien arteko harremana estutzen doa eta idazlea pixkanaka mitologia tantak isurtzen hasten da, Arkadia aipatzen du eta hari buruzko azalpen beharrezkoa ematen dio irakurleari, gehiegi luzatu gabe. Eleberriaren bigarren erditik aurrera fantasiaren zaporea hartuko diogu entsaladari. Hortik aurrera kontakizun errealista albo batera laga eta fantasia gailendu egiten dela esango nuke, orduan agertzen dira arestian apaturiko piztiak.
Hondoan maitasun ezinezkoa ikusten dut nik, bi gazteen artekoa, klan ezberdinekoak izaki, zuhurtziako distantzia bat zeharka ezin dutenak. Muga horretan dabiltza, baina, gazteak dira eta klanen arteko arau hertsiek baino elkarrenganako irrikak eramanda mugitzen dira, betiere, Cosa Nostraren begiradapean.
Hori guztiori aurki daiteke Arkadia iratzarrian. Horretarako, berrogeita hamalau kapitulutan banatzen du Meyerrek kontakizuna, kapitulu laburrak, ibilbide luzean ito ez gaitezen. Deskribapen luzeak eta elkarrizketak tartekatzen ditu. Deskribapenak aipatu ditudalarik, esan behar da luzeak ez ezik, zehatzak ere badirela, batez ere paisaiak deskribatzean, zenbaitetan gure buruan espazioa ere irudikatzen laguntzen baitu, ekintzari agertokia jartzeko lagungarri dira. Dena den, batzuetan errepikakorrak gertatzen dira.
Haatik, ekintza da nagusi, gertaerek dute pisua, eta kapitulu guztietan gordetzen da ekintza. Gainera, kapitulu bakoitzaren amaieran kolpea ematen du, asmakizunaren erronka botatzen digu idazleak. Hurrengoaren hasieran argitzen da kolpe bakoitza eta horrek aurrera egiteko irrika bizirik mantentzen du, maisu.
Bukatzeko, beste behin, itzulpen ona azpimarratu behar dut, Pello Zabaletak egin duena. Azkenaldian beste hizkuntzetatik euskarara ekarri diren liburu ugari irakurri ditut, eta uste dut dagoeneko itzulpen “nekosoaren” aitzakiarik ez dagoela atzerriko literatura euskaraz irakurtzeko; ireki ateak bada, eta buruak.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria