kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Paradisua / Arrate Egaña / Elkar, 2012

Ustezko paradisua Javier Rojo / El Correo, 2012-05-26

Arrate Egañak haur eta gazte literaturaren arloan hainbat liburu argitara eman ondoren, bere idazkuntzaren beste alderdi bat ezagutzera eman nahi izan du. Izan ere, helduentzako literaturan ere aritzen da idazlea, lehenengo arloak bigarren hau estali badu ere. Paradisua deitzen da bigarren arlo honetan kokatzen den liburu berria. Bertan bost narrazio agertzen dira, eta baten bat nahiko luzea dela ere esan behar da. Narrazio hauetan guztietan puntu bat nabarmentzen da besteen gainetik, halako eran non puntu hori narrazioen ardatza eta liburuari batasuna ematen diona baita: pertsonen arteko harreman afektiboak agertzen dira kontakizunen erdigunean. Pertsonaien esparru naturala adiskideen artean eta batez ere familia barruan aurkitzen dugu. Erlazio sarea osatzen duten inguru hauek bi eratan agertzen zaizkigu, zeren aldi berean liburuaren izenburuan aipatzen zaigun ustezko paradisua eta pertsonaiak itota agertzen direneko giro estua osatzen baitituzte. Azken finean ustezko paradisutzat hartu nahi luketen bere bizitza perfektu horretan harrapatuta geratzen dira, itxurazko perfekzioaren beste aldean mina eta tristura, sekretu konfesaezin eta lotsagarriak aurkitzen baitira. Edonola ere, mundu pribatu horretan batzuetan kanpotik datorren osagairen baten presentzia agertzen zaigu, kontrapuntu moduan, bizitzaren beste alderdi batzuk ere agertzeko. Eta alde horretatik begiratuta liburua oso eskematikoa dela iruditzen zait. Kanpoko osagai horiek, adibidez inguru politikoari dagozkionak, aipatzen direnean topikoetara lerratzen da idazlea ia-ia ñabardurarik egin gabe. Errealitatea hainbeste sinplifikatuz, erakusten duena umore asmorik ez duen parodiaren mugetan ikusten dut. Eta boterearen irudia (zein ere den botere hori, poliziak zein burgesiako kideak izan baitaitezke) eskaini nahi denean ere, errealitatean gertatzen dena indibidualizatu beharrean dena generiko xamar gelditzen da; lehen esan bezala topikoa, alegia.

Gauzak honela, itxurazko paradisuak agertu arren, pertsonaiak kartzela barruan giltzapetuta egongo balira bezala sentitzen dira, ia ihesbiderik gabe. Eta edozein modutan, ihesbideren bat aurkitzen dutenean ere, askotan beren bizitza ziztrinen mixeria txikiak nahiago izaten dituzte.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak