« Heriotza La Fenicen | Galtzaileen poetika »
Nemesis / Philip Roth (Beñat Sarasola) / Meettok, 2011
Giza izaera Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-10-07
Orain arte, euskal irakurleok, Philip Rothen liburuak irakurri nahi baldin bagenituen, jatorrizko hizkuntzan, alegia ingelesez, edo frantsesez edo espainolez irakurri beharra geneukan, baina azkenenean, bere azken liburuak euskaraz irakur daitezke, Meettok argitaletxe donostiarraren eskutik. Philip Rothen azken liburua Nemesis da, eta Beñat Sarasolak euskarara ekarri du. Liburu honetan, egilea baliatu da gaixotasun batez, kasu honetan polioak, azaltzeko ze arazo mota sor ditzakeen, ez bakarrik fisikoak, baita ere gizakiaren baitan, bere barru-barruan. Polioa, azken finean, aitzaki bat da idazlearentzat azaltzeko gizakion oinarrian dauden arazoak. Hau ez da berria Rothen literaturan; aldiz, esan daiteke konstante bat dela bere ibilbide literarioan.
Kontakizuna New Jersey kokatzen da eta kontakizunaren protagonista Cantor gaztea da. Bera eskola bateko jolastokiko ihardueren zuzendaria da, eta protagonista honen soslai psikologikoa oso baliagarria zaio Rothi eleberriaren hasierako nondik norakoak azaltzeko. Cantorren bizitza, bizirik iraun duen batena da, eta zirkunstantzi honek mutilaren bizitza baldintzatzen du, eta eskolan gaixotasunak sortzen dituen arazoak, epidemia, heriotzak… kudeatzeko orduan euskarri moduko bat ematen dio. Eta liburu honetan, esan dezaket, maisuki egin duela Philip Rothek bere asmoa: Cantor aurkezten du, justiziaren ikono bat bezala, berak banatzen baitu mendekua eta zortea, eta hau liburuaren izenburutik hasita ikusten da, hain zuzen erabiltzen baitu Nemesis greziar jainkosa liburuaren nolabaiteko laburpena egiteko. Rothen jarraitzaile sutsuek, beharbada esango dute, ez dela hau bere lan borobilenetakoa, baina egileak erakusten du ze idazle handia den.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi