kritiken hemeroteka

8.746 kritika

« | »

Heriotza La Fenicen / Donna Leon (Koro Navarro) / Erein, 2010

Heriotza La Fenicen Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-10-04

Eleberri honek Suntory saria jaso zuen Japonian eta, handik gutxira, Europako polizia-eleberrien idazle ezagunena, puntakoena, bihurtu zen Donna Leon eta orduantxe hasi zen famatzen gerora milaka irakurlek hain gertuko eta hain maite izan duten Brunetti komisarioa. Eleberri honetan ebatziko du bere lehen kasua eta hori, berez, lagungarri zaio irakurleari, ez baita pertsonaien iraganeko oihartzunik izango. Hauxe da lehen kasu hori: Helmut Wellauer orkestra-zuzendari ospetsua hilda azaltzen da Veneziako La Fenice antzoki famatuan, La Traviata-ren emanaldi batean, potasio-zianuroz pozoitua. Ikertzen hasita, Brunetti bera ere harrituta gelditzen da ikusirik zenbat arerio zeuzkan zuzendariak. Wellauer hiltzeko nahikoa motibo zenbatek izan zezaketen, horra Brunettik bilatu eta aurkitu beharrekoa. Bilaketa horretan, beraz, susmagarri asko azalduko zaizkigu eta hala joango dira gauzak korapilatzen eta Brunetti, berriz, korapilo horiek askatzen. Korapilatze-askatze horretan aztarren bat edo beste badagoen arren, nahiko ezustekoa dugu amaiera, zeinera iristeko irrikatzen mantentzen baikaitu Leonek ondo lortutako tentsio-giro batean.

Donna Leonek berak esanda dakigu eleberri sozialtzat dauzkala berak polizia-eleberriak eta sozialagoak direla Europan Amerikan baino. Halaber dio oso litekeena iruditzen zaiola, emakumeak muturra sartu zaleagoak eta arazo pertsonaletan interesatuagoak izaki, eleberri beltzak idazteko “aproposagoak” izatea. Eta halaxe joango zaizkigu azaltzen eleberri osoan zehar, tramarekin batera, gaur egungo gizarteko arazo, kontu eta abarrak. Interesgarria iruditu zait, esate baterako, Brunetti komisarioak bere arduradunaren gaitasunik eza nabarmenaren aurrean hartzen duen jokabidea, etsipenari eta liskarrari muzin eginez, halako eszeptizismo baikor batez aurrera jarraitzekoa. Dena dela, eta ikuspegi soziala izatea gauza bat da, eta oso bestelakoa, esango nuke, honelako esaldi erabateko eta ia mespretxuzkoak idaztea: “Bi hamarraldiz, bihotzeko aldizkarietako kazetari nagusia izan zen Italian, eta Italia era horretarako informazio-iturri erregularra behar duen nazio bat da.”

Trebetasunez harilkatutako trama eta idazkera arina, naturala, erraza ikusi diote eleberri honi Kirkus Reviews aldizkari amerikar ospetsukoek. Euskarazko bertsioaz ere beste horrenbeste esan dezakegu nahiz eta baduen niri bederen irakurketa zertxobait zaildu didan alderdi bat. Ez naiz sartuko zuzentasun/ez zuzentasun kontuetan, baina bai irakurle subjektibo gisa bestelako ordena batean nahigo nituzkeen esaldi batzuk seinalatzen: “Brunettik, argitzeko hura eskatu beharrean Santoreri…”, “Tratamenduan egon dela azken asteotan ematen du.” “Bertako biztanleriari zerbitzatzen zioten denda guztiak —farmaziak, zapata-dendak, janari-dendak— motel baina atzerabiderik gabe ari zirela denak desagertzen iruditzen zitzaion…”.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak