kritiken hemeroteka

8.545 kritika

« | »

Artzapezpikuaren bisita / Adam Bodor (Unai Elorriaga) / Elkar, 2011

Ura nonbait Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2011-09-18

Bitan edo hirutan irakurri dut Adam Bodorren Artzapezpikuaren bisita eta esan beharra dut, oraindik ere, nahasmen sentsazioa ezin izan dudala baretu. Egarriz uzten duen eleberria da, edo hala sumatu dut nik, berriro hastapenera itzultzera gonbidatzen duena baina, edozein modutan, behin eta berriz irakurrita ere zapore mingotsak irauten du, testuaren laguntzaz ezabatu ezingo balitz bezala. Testua utzi eta haren oihartzunak barruan irauten duela konturatu naiz; asetzen ez nauen zer bat nabaritzen dut.

Berez eleberriaren oinarria sinplea da; Gabriel Ventuza Bogdanski Dolina izeneko herrira iritsi da aitaren gorpuzkiak eskuratzeko asmoz, baina heldu bezain laster arropa eta dirua lapurtu dizkiote. Ventuza atzerritarra kapilau militar lanetan aritu beharko da, Izolda esparruko gaixoak aitortzen, bere aitaren gorpua hobitik atera eta jaioterrira itzuli ahal izateko. Pertsonaien inguruko aurre aurkezpenik gabe narrazioak gertakari konkretu batetik aurrera eta atzera egiten du: hilabete batzuk aitzin Senkowitz ahizpek isolamendu zentrotik ihes egin zuten eta orain Ventuza atzerritarrak atxilotu egin ditu. Bitartean Bogdanski Dolina, Zilava izeneko artzapezpikuaren bisitarako prestatzen da.

Eleberriaren haria bi gertakari horien aurrekarietan egituratuz joango da, eta horien azalpenean gorpuzten da pertsonaia desberdinen gaineko istorioa. Egitura zatikatuak bizitza zatikatuen ispilu gisa funtzionatzen du; irakurlearen esku uzten da osotasun bat eraikitzeko falta diren hutsuneen bilaketa, nahiz eta errazegi suertatu ez. Unai Elorriaga eleberriaren itzultzaileak azpimarratu duenez, zatikatze hori izan da gehien txunditu duena, haren hitzetan “zatikatua ez dagoela usteraino” iristen garelarik. Hala ere, ene ustez, horixe izan daiteke eleberriaren ezaugarririk nahasgarriena, izan ere askotan haria jarraitzeko oztopoak ezartzen ditu, bidean zer edo zer galdu dugulakoaren sentsazioa eraginez eta horrexegatik, agian, hastapenera itzultzera behartzen du behin eta berriz.

Diktadura erregimenaren izugarrikeriak gaitzat harturik, Adam Bodorrek kristau ortodoxoak kokatu ditu botere hierarkiaren gailurrean. Isolamendu esparruetan biltzen diren protagonistak ez dira errealitate zuzenetik berreskuratu izan diren betiko juduak ezta ijitoak ere, gizakiaren alderdirik suntsitzaileena muturreraino eramanez, edozein herrialdetako biztanle izan daitezkeen biriketako gaixoak eta “inguruko jendilajea” (13. orrialdean) baizik.

Boterearen gehiegikeriak salatzeko hamaika moduetatik Bodorrek tinko eta lehorrena aukeratu du. Hitz bakoitzari esanahi posible guztiak erauzi behar izate horretan ezkutatzen da eleberriak eragiten duen egarria asetzeko sekretua. Onartu beharra dago eleberri konplexua dela baina gezurra badirudi ere, lehortasunik handienean ur tantak sortzen dira.

Azken kritikak

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak