kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Txakur ingelesak / Lutxo Egia / Susa, 2011

Txakur ingelesak I.E. / Aizu!, 2011-09

Bederatzi ipuin, hainbat kokaleku eta beste horrenbeste desagertzeko modu. Nola bururatu zaizkio Egiari ikusezin bihurtzeko hainbeste era? Beharbada, horretarako gogoa izango du idazleak berak ere… Ipuinotako protagonistek, bai, desagertu egin nahi dute, edo norbaitek desagerrarazi nahi ditu. Horretarako, dezente aukera ezberdin aurkezten dizkigu idazleak bilduma honetan: heriotza, kartzela, ihesa, ezkutatzea, bakardadea, alderrai ibiltzea, deitura eta itxura aldaketa… Baina hori da narrazio hauek guztiek komunean duten elementu bakarra, protagonisten ikusezintasuna. Hortik aurrera, era guztietako lekuak (ia guztiak ezagunak eta xehetasunez deskribatuak) eta pertsonaiak aurki ditzakegu bertan: Lanzaroten bizi den bikote jubilatu atzerritarra, Mexikora joan eta lagun japoniarra egiten duen futbolari bilbotarra edota John Lennon bera.

Erreferentzia artistikoak, literarioak, musikalak, zinemari buruzkoak… ugariak dira, batzuk oso hurbilekoak eta errealak, beste batzuk urrutiagokoak edota fikziozkoak. Horiek guztiek ederki laguntzen dute irakurlearen hasierako ikuspuntua kolokan jartzen, pertsonaiek bezala, benetakoa duten izaeraren eta nahiko luketenaren artean noraezean bezala aurkitzen baitira askotan. Nahaste horretan erdi galduta, beharbada ikusezin ez, baina inguruarekiko gor bihurtzen da irakurlea orri artean.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak