kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Azken tranbiaren itzala / Jose Inazio Basterretxea / Elkar, 2011

Bitan galtzaile Javier Rojo / El Correo, 2011-08-06

Espainiako Gerra Zibila eta honen ondorioak harrobi agortezina bihurtzen ari dira zenbait idazlerentzat. Gerra horretan gertatutakoa berriro ere ekartzen da plazara eta noizean behin liburu interesgarriak agertzen badira ere, gaia aspergarri bihurtzeko arriskuan dagoela iruditzen zait. Interes berezi bat pizten duten liburuen artean Jose Inazio Basterretxea Polok idatzitako Azken tranbiaren itzala dugu, kasu honetan interesa argumentuak baino argumentuaz aritzeko moduak piztu badu ere.

Metafikzioa historiografikoaren barruan koka daiteke eleberri hau. Izan ere, 2000. urtearen inguruan Jose Santos Basabe izeneko pertsonaiak gerra garaian bere familia kolpatu zuen tragedia argitu nahian dabil, paper zaharretan-eta arakatuta. Gizon honek bere aurrekoekin lotzen duen haria berreraikitzen saiatu nahi du, hari horretan aurkitzen baita bere identitatearen funtsa. Ikerketa honetan Karmen izango du laguntzaile, eta ikerketa aurrera eramaten duen bitartean bien artean harreman afektiboa sortuko da. Argumentu-hari honen ondoan, gerra garaiko istorioa agertzen zaigu. Eta gerra garaiko gertakarietan beste bi hari ere agertzen dira, bata, pertsonaia horren familiari dagokiona, bestea 1938.eko uztailean Frantziara ezkutuko lana egitera doazen frankistek burutzen duten bidaia delarik. Bi narrazio-hari hauek itxuraz ez dute zerikusirik, baina 1938.eko uztailaren amaieran bat egingo dute halabeharrez, Jose Santosen familian tragedia pertsonala sortuz. Bi hari horiek gerran galtzaile eta irabazle suertatu direnen ibilbide desberdinak erakusten dituzte, eta biek bat egiten dutenean, galtzaileak bi aldiz galtzaile suertatuko dira.

Argumentua, edonola ere, nahiko prebisiblea iruditu zait, gertakarien misterioa argitzea atzeratzen saiatu den arren. Kontamoldeak, ordea, kontuan hartu behar dugun idazle baten aurrean gaudela erakusten du. Narrazioa plano desberdinetan agertzean, idaztankera plano horiei egokitzen saiatzen da, baita lortu ere. Estilo ikusgarria da, iradokitzailea, gure artean ohikoa den prosa arruntari era nabarmen batez kontrajartzen zaiona, idazleak estilo horretan zutabe bikaina aurkitu baitu testua aurrera eraman ahal izateko. Eta gerra garaian kokatuta dagoenez, berriro ere oroimenaren gaiarekin egiten dugu topo: ez dugu ahaztu behar, honelako istorioetan orainak azaltzen duela lehenaldia, eta ez alderantziz, oroimenak sortzen baitu oroitzapena.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak