« Aingeruen bakardadea | “Kire” edo, zu eta biok topa! »
Denbora galduaren bila - Swann-enetik / Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta) / Alberdania-Elkar, 2010
Idazle baten etika Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-08-05
Idazlea bere bizitzarekin eta bere arima guztiarekin erronka baten aurrean jartzen da. Idazle hau Marcel Proust da eta bere Denbora galduaren bilan erronka muturreraino eramaten du eta honek suposatzen, Victor Gómez Pinen hitzetan, bizitzaren eskola neurritsuena izan behar du. Eskuartean dugun liburua, aipatutako lanaren lehenengo liburukia dugu, Swann-enetik, azkenean Literatura Unibertsalaren sailean euskaraz irakurri ahal izan dugu Joxe Agustin Arrieta Ugartetxearen lanari esker. Bejondeizula! eta ia beste hirurek ere segida izaten duten. Prousten lan honen inguruan esamesa asko daude. Nagusietako bat, behintzat, ia benetan irakurtzen den. Nik esango nuke, irakurtzen asterakoan, lerro artean dagoena beste, une, zirrara batera eramaten zaituela. Ez diot inori ziria sartuko esanez liburu hau erreza dela irakurtzeko. Ez, baina bai merezi duela Prousten kontakizun literario honetan sartzea. Ez da txantxa Marcel Proustek eskaintzen duena. Berak ez du idazten nobela bat, irakurle; irakurriko duzuna bizipen bat da. Bere haurtzarotik hasita, hau oroituz, narratzaileak aristokraziaren mundua erakusten digu, hain zuzen, Guermantetarrena. Orrialdez orrialde, deskripzio ikaragarriekin topo egingo dugu, eta egia esan behar da, badira une oso korapilatsuak, baina Proustek proposatzen duenarekin, hori bigarren maila batean geratzen da. Literaturaren historian, eleberri honek, mugarri bat jartzen du, idazle frantziarra izan baitzen lehena bere kontzientzia horrelako ariketa batean ipintzen, Joyce, Wolff edo Faulkner bera baino lehen. Kontzientzia honek, bere idazkerarekin, arteaz, literaturaz, autobiografiaz, ertz asko eskaintzen dizkigu. Eta irakurle, identifikatuko zara.
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza