« Hausnarketarako liburu ezberdin bat | Idazle baten etika »
Aingeruaren angelua / Felipe Juaristi / Luces de Gálibo, 2011
Aingeruen bakardadea Jose Luis Padron / Bilbao, 2011-08
Gure amairik gabeko barruan pertsona asko bizi dira, gizaki asko daude, onak eta txarrak. Gizakiak, hondorik gabeko amildegi horretan, konplexuak gara, eta geure baitako zerumuga amaigabean gauza txarrak eta gauza onak dauzkagu. Horretaz jabeturik, horrela mintzatuko zaigu poeta: “askotan izan nahi dugunaren irudia ematen dugu, baina ez garenarena”.
Gure baitan dauden pertsona horiei buruzko hausnarketa da, pixka bat, Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957) plazaratu berri duen Aingeruaren angeluak (Luces de Gálibo) poesia liburua, gure azalaren barruan, gure izateaz eta gure egoteaz husturik nahi beterik, gauza asko gertatzen direla erakusteko metafora bat. Zazpi urte pasa dira azkenengo poema liburua argitaratu zuenetik. Narrazioa landu izan du orain arte, eta gazte literaturan ere asko idatzitakoa da. Airezko emakumeak (Erein, 2003) bere lan bikaina gogoratzen dut nik, eta idazlan horrek, Felipe Juaristik eleberri moduan ekarri zigun ahalegin horrek , jaso zuena baino arreta askoz ere sakonagoa eskatu eta merezi duela iruditu izan zait beti .
Galderen geografia (Alberdania, 1997), galderak direla medio, ziurtasunetik ihesi datorren bere poesia-liburuak Euskadi Saria jaso zuen 1998an. Hartan ere, ikuspegi anitzetik, askotariko begiradaz begiratzen zion poetak gizakiaren errealitateari. Duela zazpi urte, argizko aingeruen eta gizakiaren arteko borrokaren ondorio, idatzi zuen Begi-ikarak (Erein, 2004), “Genesi” liburuaren irakurketa berri baten moduan asmatuz. Poeta bakoitzak bere oinarrian traiektoria bera daukala azpimarratu nahi dut azken finean, nahiz eta liburu ezberdinak egin. Eta esango nuke lehengo liburuetako Felipe Juaristi badagoela Aingeruaren angeluak liburuaren joeran, baina bi bide ireki dituela ere bai: bata surrealismoa da. Liburu honetan badago joera surrealista, nabarmena, metaforak eta abar. Orain arte gutxi landu izan du hori. Nahiago zuelako Juaristik kontzeptuak landu, eta ez irudiak. Eta bestetik, mistikaren bidea ireki duela esango nuke. Baina ez zentzu erlijiosoan, kontzeptutik irudirako bidea bezala baizik, kontzeptua pentsamendu egina.
Malagako Luces de Gálibo argitaletxe sortu berriak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu Aingeruaren angeluak liburuko poemak, oso txukun eta oso polit argitaratu ere.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta