« Negutik | Urruneko ametsean »
Hau gizon bat bada / Primo Levi (Mikel Irurtia) / Alberdania, 2011
Hau gizon bat bada Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-07-12
Lager edo kontzentrazio-esparru baten barruan bizi izan zuen infernua kontatzen digu Primo Levik Hau gizon bat bada eleberrian. Berak esanda dakigu esperientzia hura bizi ezean ez zuela sekula idatziko eta gaineratzen digu “liburu hau idazterakoan hizkuntza bare eta soila erabili dut, ez biktimaren arranguratia, ez mendekatzailearen sumindua: zenbat eta objektiboagoa izan, nire hitza orduan eta sinesgarriago eta eraginkorragoa izango zela pentsatu nuen…” Eta formaz ere berdin jokatzen duela esan behar, lehenengo irakurraldian sartzen zaizkigu zuzen eta garden liburuko esaldiak buru-bihotzetan, eta hori euskaraz ematen bete-betean asmatu du Mikel Irurtia itzultzaileak bere bertsioarekin: erraz, lehenengotik, segida guztiz natural batean irakurtzen den bertsioa eskaini digu.
Asko idatzi da Bigarren Mundu Gerrari buruz, era askotara, eta ikuspuntu txoil desberdinetatik. Primo Levik berak bizitako esperientziaz, geroaz, zergatiez eta abar jakin nahi duenak aski du eleberriaren eranskin gisa atzealdean datorren elkarrizketa benetan interesgarria irakurtzea eta bertan ematen digu, gainera, liburu honen planteamenduaren, Primo Leviren kezka nagusiaren klabea. Honela dio amaieran: “Eta, finean, agian halaber eragin zidan neure kideengan eta neure baitan beti, baita egun ilunenetan ere, gizonak eta ez gauzak ikusteko temati gorde nuen borondateak, eta, horrela, lagun asko hondoratze espiritualera zeramatzan beheramendu eta etsipen guztizkoari ihes egitekoak”. Era berean dio goraxeago: “Beharbada halaber lagundu zidaten giza gogoari buruzko jakin-minak (inoiz urritu ez zenak)…”.
Zentzugabea litzateke planteatzen hastea Auschwitzekoa baina infernu gogorragorik izan den, dagoen, egon daitekeen eta abar. Utz dezagun kontua infernua infernu dela, edo zuloa zulo. Eta zuloaren tamaina gorabehera, bat zuloan dagoenean bere buruarekin nola jokatu, bere kideekin nola jokatu, bere borreroekin nola jokatu, hortxe dago koxka. Hau gizon bat bada eleberrria altxor bat iruditu zait alde horretatik, milaka “autolaguntza” liburu baino askozaz ere gizatiarragoa, gertuagokoa, egiazkoagoa. Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik erakutsi zigun bezala, Primo Levik bizitza osoan gogoan ondo sartuak eramateko moduko klabeak ematen dizkigu bere eleberri gogor bezain on honetan.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres