kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Maitasunezko oihua, munduaren erdian / Kyoichi Katayama (Keiko Suzuki - Inma Errea) / Denonartean, 2010

Tsunamia zirudiena… Leire Zubeldia / Gara, 2011-07-16

Zorionez, hau ez da tsunamien lurraldea, eta, zoritxarrez, Denonartean argitaletxea bezalako proiektu interesagarriek ez dute marketinean eta promozioan inbertsio handiak egiteko gaitasun ekonomikorik. Baina kanpo faktoreak alde batera utziz, eta mamiari erreparatuta, konturatu naiz, Maitasunezko oihua, munduaren erdian urrunean handia eta apartsua izanagatik ere, indarrez hustu eta ahul lehertzen den olatua dela.

Maitasunezko istorioa da Katayama-k dakarkiguna. Letretara eraman izan diren amodiozko istorio ugarik bezalaxe, Sakutarô eta Aki protagonisten arteko maitasunak heriotzaren mugak ere gainditzen ditu. Ez diot inori istorioaren amaierarik izorratuko Aki hil egiten dela esaten badut. Izan ere, nobelako lehenengo orrian errauts-kaxa batean sartuta ezagutuko du irakurleak Aki. Sakutarô izango da bigarren hezkuntzan elkar ezagutu zutenetik nola maitemindu ziren eta Akiren hatsa nola akitu zen lehenengo pertsonan kontatuko diguna. Kontaketa hori geldoa iruditu zait, maiz interesik gabeko elkarrizketetan eta garrantzirik gabeko xehetasunetan gehiegi luzatzen delarik. Tartean, bi nerabeek bizitzari, heriotzari eta maitasunari buruzko hausnarketak eskaintzen dizkigute, baina hauek ere topikoak iruditu zaizkit kasu askotan. Nobelako pertsonaien adinagatik eta kontatzen den istorioarengatik, helduentzako baino, gazteentzako egokiagoa ikusten dut. Eleberriaren alde, esan, gurearekin alderatuta hain ezberdina den Japoniako kultura eta bizimodua, azaletik bada ere, ezagutzeko aukera ematen duela. Hori Keiko Suzuki eta Inma Errea itzultzaileei eskertu beharko genieke, oineko oharren bidez hamaika kontzeptu eta esamolde ulertzen lagundu baitigute. Dena den, itzulpena bera ere nahiko baldarra iruditu zait, askotan behartua ere bai. Maiz egin dut estropezu bidean aurkitutako koxka edo harrien erruz.

Hondartzara joaten naizenean, jolaserako aukera ematen duten olatuak gustatzen zaizkit: hondorantz buruz botata edota uhinaren indarra baliatuz gorantz salto eginez saihesten diren horietakoak. Finean, mugiarazten nauten olatuak ditut gustuko. Olatu hau, ordea, oharkabean pasa da. Ez dakit zein irizpide darabilten argitaletxeek literatur lan jakin bat itzultzea erabakitzen dutenean, baina liburu batek arrakasta lortu izanak ez du bermatzen lan horren kalitatea.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak