kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Kondenatu baten azken eguna / Victor Hugo (Juan Mari Agirreurreta) / Elkar, 2010

Kondenatu baten azken eguna Mikel Garmendia / eizie.org, 2010-11-29

Propaganda, zabalkundea, horra zer merezi duen, nire ustez, liburu honek. Nola edukiagatik hala formagatik ere. Edukiagatik, nekez aurkituko baitugu hiltzera kondenatutako gizaki baten larruan jartzeko eta kondenatuak sentitzen dituenak ia gure egiterainoko bide eragingarriagorik. Eta ez soilik sufrimenduzko sentipen fisikoak, nolabait esatearren, baizik baita ere burubide mailakoak, hala nola ezin ulertzea nola eragiten digun poza edo axolarik eza besteren sufrimenduak: “Horra zer egingo duten zure aitarekin gorrotatzen ez nauten gizonok, urrikaltzen diren eta salba nazaketen gizonok: hil egingo naute. Ulertzen al duzu hori, Marie?”.

Ulertezintasun hori dugu, esango nuke nik Victor Hugok berak deskribapen edo aipamen hutsean uzten duen edo, nahiago badugu, agerian utzi besterik egiten ez duen funtsezko gaia. Zeren heriotza-zigorraren aurka argudiatzea —eta hala egin zuen Victor Hugok berak kontakizun honetatik landa ere— gauza bat da, baina nola esplikatu besteren minarekin poza hartzea? Ez ote genuke hortik hasi beharko? Izan ere, egia izanik gaur egun kontzientzia hartuagoak gaudela Victor Hugoren garaian baino edota herrialde “zibilizatu” gehienetan ez dagoela indarrean heriotza-zigorra (pentsa hala ere: 1793-1794 Izuaren Aldian 40.000 herritar hil zituzten Frantzian heriotza-zigorra ezarrita), hori guztia egia izanik ere, nekez esan dezakegu funtsezko gai makurra desagerrarazi dugunik.

Eta formari dagokionez, kondenatua bera dugu narratzailea, lehen pertsonan mintzo zaiguna lehen aldi hurbiletik orainaldirako bidaian, “nintzen”-etik “ari naiz”-era. Victor Hugok bikain jorratutako aspektu-bilakaera eta itzultzaileak ere euskarara ongi asko ekarri duena. Horrek eta elkarrizketek egiten dute bizi-bizia irakurketa, egoeren deskribapen zehatzak lagun (bereziki azpimarratuko nuke behin eta berriro deskribatzen dituela heriotzara kondenatuak ikustera joandako jendeen aztoramenezko egoerak). Esan bezala, itzulpen txukun eta lortua, izatekotan itzultzailearen oin-oharren bat gehitzea eskatuko lukeena: hitz batzuen esanahia (tafeta…) edota egoera batzuen zergatia (parrizidak agur egiteko ukabila ez jasotzearena, kasu) azaltzeko. Horiek ez dira, hala ere, inolaz ere oztopo irakurketa barne-eragingarri eta bizia egiteko.

Horra zergatik desio diodan zabalkundea liburu honi gizarte-maila guztietan, zeren ez baitut ezagutzen, irudigintza era zinemagintza aparte utzita, berebiziko garrantzia duen gai honetaz hausnarrarazteko akuilu hoberik. Ondo merezia luke liburuxka honek hedapen zabal bat.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak