kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Ene artzain-etxolak / Emile Larre / Sendoa, 2001

Zor baten ordaintza Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-10

Autobiografia hau berezia da hein batean. Sendoa argitaletxearen Auspoa sailean argitaratu izanak bere zigilua ematen dio hasteko, eta aldi batez, lehen aldikoz, apaiza batena izatea Auspoa saileko biografien artean. Hortik hasita kontuan har ezazu irakurle horrek zer duzun esku artean.

Eta zer duzun eskutan? Bada, batetik joan den mendearen lehen laurdenaz geroztik Ipar Euskal Herriaren erretratu bat, Emile Larreren euskara aberatsa eta luma bereziaren bitartez. Apaiza hau, ez da apaiza soila —izan— baina. Predikaria izateaz gain, pilotari, kantugile, bertsuemaile, kazetari eta euskaltzaina izan baita eta da.

Baigorriarra izanagatik, baigorriar izatearen anitza kausitu eta ezagutu dezakezu bere biografian. Emile Larre Belarrea baserrian sortu baitzen, Bastida auzoan. Eta eskolan ondoko Urdoze auzoan ikasi zuen. Eta gero, Uztaritze herria, eta Baxenafarroan gaindi Zuberoa eta Lapurdi ezagutu zituen.

Seminarioan ikasteak eta —Uztaritzen lehenik eta Baionako bigarrenik— eta II. Mundu Gerra ezagutu izanak berezko jitea eman zion. Ibilbide horretan Pierre Lafitte kalonjea ezagutu zuen, eta hark seinalatu zion bere bizitza. Herria astekariaren kudeatzailea eta auspoa izana da 50 urte luzetan. Mende baten horren laurdena zuzendaria izana, eta azken aldi urteotan auspoa izaten segitzen du oraindik ere.

Honela definitu du “Ene artzain-etxolak” bere egileak: “Artzainak aipatzean, bizitzan ezagutu ditudan pertsonak izan ditut gogoan. Etxolekin, berriz, ibili ditudan herriak eman ditut ezagutzera. Finean, autobiografia hau zor baten ordaintza duzu”

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak