kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea / Flannery O'Connor (Itziar Otegi) / Alberdania-Elkar, 2009

Bizitzaren misterioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-01-29

Laburra izan zuen bizitza, eta heriotza luzea. Hogeita hemeretzi urte baino ez zuen; azken urteek gaixotasun larriaren mende, etxetik irten ezinik. Hala ere bi eleberri idatzi zituen (hirugarren baten zatia ere bai); hogeita hamar ipuin baino gehiago, saiakera estiloko batzuk, eta gutun piloa. Eudora Weltyrekin batera, Faulknerren ondorengotzat daukate.

Bere kontraesanak bizi izan zituen, eta seguru asko lagungarri izan zitzaizkion errealitatea bere konplexutasunean onartzeko. Katolikoa zen, protestanteak nagusi ziren inguruan; eta bere lurraldetik haratago jo nahi izan bazuen ere, literaturaren bidetik, jakina, ez zuen lortu ‘hegoaldeko idazle’ ez izatea. Oso erlijiosoa zen bera, gaixotzeraino erlijiosoa zen lurraldean. Ez zitzaion arraroa beraz superstizioa eta bere ondorio fantastikoa; ez zitzaizkion arraroak batetik bestera dabiltzan sermolari txiro eta txerpolariak; santu zibilak; marjinatuak; bizitzatik alde egin dutenak edo beren baitatik bizitza kanpora bidali dutenak. Bere mundua, alegia fikziokoa, estua da, baina aberatsa: lurjabe txikien emazteak, gogorrak eta arraildurarik gabeak, fedearen gainean gorputz eta arima eraikiak; nekazari arraza zuriko ezjakin eta izuberak; beltzak (hiztun eta zirtolariak). Paradisutik erauzitako jendea zen, inozentzia galdutakoa, arima usteldutakoa. Haiei begira jakin zuen gizatasuna, bere zori eta miseriekin, misterioa dela, eta misterioa dela literaturaren abiapuntu.

Bere gutun batean aitortu zuen hori, nahiago zuela ezkutuan irauten zuena, agerian azaltzen zitzaiona baino. Idazleak, haren iritzian, misterioa haragitu behar zuen, gorpuztu nolabait, errealitate bilakarazi, fikzioan bederen. Horretarako balio zuen (balio du) irudimenak.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak