« Bizitzaren misterioa | Zaharra zinen Donostia »
Huntza hezur berritan / Juan Ramon Makuso / Erein, 2009
Filosofiazko poesia Javier Rojo / El Correo, 2010-01-30
Ez dakit oso ondo nola definitu beharko litzatekeen Juan Ramón Makusok literaturan egiten duen lana. Ez dakit idazle hau zer den, filosofiaz hitz egiten duen poeta ala poesia idazten duen filosofoa, biak ala biak guztiz loturik agertzen baitira bere lanetan. Izan ere, Makusok filosofia ikasketak egin ditu, eta filosofia irakaslea da tarteko mailetan. Baina bere izenak (Juan Ramón, horrela idatzita azentua eta guzti) erakusten du poesiarako nolabaiteko predestinazioa zuela. Filosofia eta poesia (pentsamendua eta hitza) loturik agertzen dira bere idazkietan, halako moldez non ez dagoen jakiterik non amaitzen den bata eta bestea. Orain, formaren aldetik, poema liburutzat har daitekeen idazlan bat plazaratu du, Huntza hezur berritan izenburukoa, baina ez dago hainbeste alderik liburu honetatik 2008an argitaratu zuen Oraina galdua izenburuko saiakera hartara. Makusorentzat, poesia filosofia egiteko era bat da, edota filosofian agertzen diren gaiei buruz hausnartzeko modua: eta filosofia, bere aldetik, poesiari balioa ematen dion osagaia da. Horrelako ikuspuntuak ondorio ikusgarria du: poesia hau abstraktua da oso, metafora eta irudi bitxiez betea. Bizitzaz ari da, baina, platonismoaren jarraitzailea izanik, itxuren atzean gordetzen den bizitza du mintzagai, benetan bizitza zer den jakin nahi baitu. Gauzak honela, bizitzari bere inguru zirkunstantziala eta materiala kendu dio, eta haren esentziara jo du. Honelako dikotomiek (itxura eta benetakoa, materia eta esentzia, azala eta sakona) osatzen dute bere pentsamenduaren ardatzetako bat, beti ere dikotomia horien bigarren osagaiaren bila dabilelarik.
Formalki bere poemek askotan esaldi deklaratiboen segida baten itxura hartzen dute. Esaldi hauek hizkuntzaren aldetik sinpleak dira, baina bakoitzean irudi bat agertzen zaigunez, esaldi sinple horiek mosaiko konplexu bat osatzen dute. Irudien artean badaude batzuk behin eta berriro errepikatzen direnak, adibidez begiekin eta begiradarekin zerikusirik dutenak, edota liburuaren azalean agertzen zaigun huntzaren erreferentzia. Edonola ere, poema liburua aurrera joan ahala, bilakaera bat ere badagoela esan daiteke, anonimotasunetik ‘ni’ baten adierazpenera jotzen baita, ingurua ezagutzetik norberaren burua ezagutzera pasatuko balitz bezala.
Liburua gozatzeko, irakurleak filosofia ere izan behar du gustuko, eta batzuetan oso hermetiko eta urruna suertatzen da.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi