« Gauzak kontatzen dituen poesia | Bueltan datorren liburu bat »
Mala Stranako ipuinak / Jan Neruda (Fernando Rey) / Ibaizabal, 2001
Mala Estrana Javier Rojo / El Correo, 2002-03-20
Jan Neruda (1834-1891) Pragako idazle txekiarra da. Pragako beste idazle batzuek ez bezala, txekieraz idatzi zuen. Idazle honi omenaldia eginez hartu zuen Neftali Reyesek Pablo Neruda goitizena. ‘Mala Stranako ipuinak’ izeneko liburu honetan izenburuan aipatzen den Pragako auzo horretan gertaleku duten narrazio batzuk biltzen dira. Errealismoari uko egin gabe, hainbat leku, pertsonaia eta gertaerak ohiturazko literatura gogora dakarte: tabernak eta hango istorioak, ordena gorde behar duten goardiak, era guztietako dendariak.
Askotan gertaera xume batzuk baino ez dira kontazen, baina idazleak jakin du gertaera horien aurrean bere ikuspuntua ironia pixka batez janzten. Bestetan, idazlearen gaztaroko eta haurtzaroko istorioak ere jaulkitzen dira, hala nola mutilek hiritik Austriako soldaduak botatzeko antolatu zuten konspirazioa, denbora igarotakoan erdi absurdo, erdi mitiko bihurtzen dena. Baina oroimenak nostalgia sortzen du, betiko desagertu den mundo baten aurrean gaudela erakutsiz, orduko jendean eta kaleak, batez ere jendeak, ezin baititu idazterakoan aurrean dituenekin identifikatu. Ez dakit itzulpenaren efektua den, baina liburuaren lehen argitarapena 1878.ekoa den arren, kontaerez askoz modernoagoak dirudite.
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez
Erroen izerdia
Jone Bordato
Nagore Fernandez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Asier Urkiza
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Jon Martin-Etxebeste