kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Taxi bat Hamletentzat / Aritz Gorrotxategi / Hiria, 2002

Gauzak kontatzen dituen poesia Igor Estankona / Gara, 2002-03-16

Harkaitz Canok hitzaurrean dioen legez, era guztietako trenak onartzen ditu lirikak. Tren guzti horietan batera ibil gaitezke liburu honetan. Biderkatu egiten du gure irudimena.

Mila bider esan dugu: poesiak beti kontatzen ditu gauzak, nahiz eta ez izan era linealean. Batzutan barruko istorioak dira eta itxura batean ezer kontatzen ez den arren, gure galderak dira istorioa bera. Beste batzutan galderak kanporantz bideratuz leku bat, pertsonaiak, marko bat jartzen diegu. Poesiak, beraz, ia beti kontatzen ditu gauzak. Hala ere badaude liburu batzuk —horien artean aurkitzen da “Taxi bat Hamletentzat”— munduari bira ematen diotenak. Beste garai batzutan eta beste jende baten begiekin ikusitako mundua opatzen digu Aritz Gorrotxategik, perspektiben aniztasun horrek emango digulakoan osotasunaren neurria. Horretarako modu orekatuan eta pasio pertsonal ugari bidean utzita idazten duela dirudi. Liburua bukatzean saltoka ibili garela irudituko zaigu, turistak izan garela treneko lihotik begira, baina ondotxo dakigu bidaia horretan gu geu ere —eta idazlea, esan barik doa— biluztu egin garela.

Horrela, Txinako nekazari bati edo Santo Tomasi gertatu zitzaiena guri gertatzen ari zaigunaren adibide bi baino ez dira. Pertsonaia eta leku oro gure isla eta gure etxea dira. Liburu global baten aurrean gaudela esan daiteke, maila berean jartzen baitira lehen aipatutako biak zein emakume anonimo bat eta Kafka. Argazki erakusketa zoro batean harrapatuta gaudela pentsa daiteke. Gauza txikienetatik gai handienetara hurbiltzeko modu bat proposatzen ari zaizkigula jakitea da liburu honen sekretuetako bat. Hierarkia ez da existitzen. Zer da garrantzitsuagoa, Erromako esklabo bat edo Billie Holiday? Momentu batez denbora ahazten badugu eta guztia plano batean jartzen badugu, galdera hori gaitzagoa bihurtzen da. Biek balio dute eta biak dira poetaren lanabes egokiak, bata gizakiaren bizitzaren prezioaz hausnartzeko, bestea musikaren edertasunari kantatzeko. Edo alderantziz.

Idazten ahalegindu denak badaki zeinen zaila den, ze arte zehatza den, poesia narratiboarena. Irakurleak ere susmatuko du, seguruenik, leku jakin batean kokatutako pertsonaia jakin batek aditz jakin batzuen arabera zerbait egiten duenean errazagoa dela ipuin erara aurkeztea, edo narrazio laburtu gisara. Ze puntutaraino bortxa daiteke poema bat, kontaketa bihurtzera iritsi barik? Galdera hori sortarazten dute liburuko pieza batzuek. Kavafiren gustukoak izango lirateke asko, ezpatak, ura eta loreak nahasten baitira grazia handiarekin. Gero, eta askotan era berean, zinema, kaleak eta gure garaiak agertzen dira. Horregatik esan dugu lehen ikuspuntu globala eskaintzen duen liburua dela. Globala da geografikoki zein historikoki. Lurraldeak eta garaiak erraztasun ikusgarriz zeharkatzen dituen hegaldi honek zera adierazten du: hau ulertzeko hura begiratu behar dela. Eta hori ez da bazterrak nahastea, baizik eta guztiaren arteko lotura estuaz konturatzea. Tituluak berak laburtzen du bizitzaren absurdua kontzeptu urrunak aztertuz soilik uler daitekeela.

Loturen arteko bilaketa lan hori esentziaren eta aniztasunaren arteko borrokan dago. Batzutan, dena esan beharra baitago, aniztasunak eta koloreek irabazten dute eta ideiak galdu. Ideia esku artean diluitzen ikusteko arriskua, beraz, hor dago, baina ariketak merezi du azkenean. Poema ugari ez dira kategoria horretara iristen, eta errealitatearen poetizazioa dira. Hori da berritasuna eta “Taxi bat Hamletentzat” hau interesgarri bihurtzen duena.

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak