« Izan direnei gorazarre | Enpatia »
Aspaldiko lagunen bisita / Askoren artean / Susa, 2008
Denboran atzeraka Javier Rojo / El Correo, 2009-05-02
Aspaldiko lagunen bisita izenburua duen narrazio-antologia hau irakurtzean, irakurleak inpresioa izan dezake denboraren makinan sartu eta atzera jo duela, gure literatur mundutxoa beste era batera funtzionatzen zen garaira itzuli dela. Izan ere, Mikel Elorzaren eskutik datorkigun antologia honetan Susa aldizkarian argitaratu ziren narrazioak biltzen dira. Hogeita bost narrazio hautatu dira antologiarako, eta aldizkarian izan zuten badaezpadako bizitzaz gain, narrazio horiek ez dute bestelako bizitzarik izan, hau da, ez dira liburu formatuan inoiz agertu. Beraz, 1980tik 1994ra bitarteko epearen berri ematen digu liburu honek.
Narrazioen egileen zerrendari begiratuta, denetarik aurkitzen dugu: gaur egun idazle ezagunak direnen narrazioak; behinola ezagunak izan eta gero, hainbat arrazoirengatik literatur mundutik desagertu direnen ipuinak; identifika ezinak diruditen idazleen lanak; antza denez beste idazki mota batzuk eginez arrakasta handiagoa lortu zuen bat edo baten idazkia… Album zahar batean argazkiak ikustea bezalakoa izan daiteke liburu hau irakurtzea. Teknikaren aldetik, ezin esan daiteke bertan agertzen diren narrazioek oso maila jasoa daukatenik, baina eskarmentu faltak askotan ematen duen ausardi itsuaren adibidetzat har daitezke narrazio batzuk, ingenuitatearekin batera probokatzailea izateko desioa erakusten baitzuten askotan. Gaur egun, ordea, badakigu literaturaren bidez probokatzailea izateko asmoa zuzen porrotera bideratzen dela, ezinezko ekintza bihurtu dela. Bestalde, ikusten da zenbait idazlek literaturarekin esperimentatzeko gogoa ere bazutela. Eta alde horretatik, ez dugu ahaztu behar euskal literaturaren bilakaeran fenomeno berezia gertatu dela: euskal literaturan normalizazio aztarnak ikusten hasten zirenean (eta neurri handi batean, formetan behintzat, modernitatea onartzean gertatzen da hori), munduan bestelako gauzak baloratzen hasten ziren, eta merkatuaren diktadura literatura ere menperatzear zegoen. Ez dakit, bada, agian, leku guztietara beti berandu heltzera kondenatuta gaude euskal literaturan.
Liburu honetan agertzen diren narrazioen inperfekzioak inperfekzio, freskotasunaren ukitua dute behintzat, eta ariketa interesgarria izan daiteke denboraren perspektibarekin halako istorioak berriro irakurtzea. Dena dela, nago idazleren batek lotsa pixka bat sentituko duela orduan idatzitakoak berriro argitaratuta ikusita.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi