kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Idaztiak eta Hitzaldiak / Antonio Arrue / Euskaltzaindia, 2009

Izan direnei gorazarre Patxi Sarriegi / Deia, 2009-05-02

Antonio Arrue (1903 -1975) asteasuarraren idazti eta hitzaldi bilduma, oraingo honetan. Euskaltzaindiaren ekimen berria, Euskaltzainak bildumaren barruan Antonio Zavalak paratutakoa. Ezinbestez, Andres Urrutia euskaltzain-buruaren atarikoaren ondotik Antonio Zavala zendu berriaren aurkezpena dator, hil aurretik berak paratua baita liburua, argia hil ondoren ikusi badu ere. Izan ere, atondutako liburua argitaratzeko zorian zenean hil baitzen Zavala, eskuan edukitzeko astirik gabe zorigaitzez.

Esan gabe doa, lan mamitsua da aurkeztutakoa. euskal legegizon ezagun eta itzaltsuaren testigantza berreskuratu ez ezik gizarteratu eta ezagutzera emateko oso baliagarria delako. Era guztietako idazti eta hitzaldi ugari bilduta datoz bertan: esate baterako, nabarmen batzuk aipatzearren, euskararen batasuna, Azkue, euskal umoreaz, Luis Luziano Bonaparte, Zumalakarregi, Urruzunoren aroa, euskal gastronomiaz edota gazteleraz jorratutako “Prosistas navarros contemporaneos en lengua vasca” delako gaiaren ingurukoak.

Andres Urrutia euskaltzainburuak atarikoan gogoratzen duenez, izan dira eta badira egun ere Euskaltzaindian legelari gogotsuak. Horien lana, dudarik ez. erabakigarri gertatu da Euskaltzaindiaren bizimoduan. Liburua, beraz, bestelako lana egin duenari merezitako gorazarrea da. Zoriak hartaratua, Antonio Zavala idazlearentzat ere errekonozimendua eta gorespena da liburua, egindako lan eskergaren kimu berria argitaratua.

Beste behin ere, Euskaltzainak izeneko bilduma berrian euskaltzain izan direnen obrak eta eurei buruzko azterketak plazaratzeari ekin dio Euskaltzaindiak, hain zuzen, Akademiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak eta hauei buruzko ikerketak: Zaldubi, Lhande, Xarriton eta Domingo Agirre izan dira horren lekukoak. Oraingo honetan, berriz, Antonio Arrueren txanda etorri da, euskaltzale gazte askorentzat guztiz ezezaguna.

Balio handiko lana, hitzaldi eta idaztiotan bildutako kontu askok erakusten duenez. Aukera aparta liburua, lehengo mendeko euskalgintza hobeto ezagutu nahi duenarentzat, orduko gizarteaz ere ezagutzak zabaltzeko baliagarria. Euskaltzaindiaren ahalegina lekuko, Antonio Zavala zenak egindako txertaketak bota du kimu berria, Antonio Arrueren gorazarrez.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak