« Haize berria Nafarroatik dator | Jainkoa harrapatzeko tranpa »
Sabino Arana Goiri / Jurgi Kintana / Elkar, 2007
Aranaren ibilbidea Javier Rojo / El Correo, 2008-02-16
Sabino Arana Goiriren biografia datorkigu Jurgi Kintanaren eskutik, “Euzkadiren aita” azpititulua duen liburu honetan. Kintana historialaria da, eta Arana bizi zen garaia eta garai horretan Bilbon zegoen kultur giroa oso ondo ezagutzen duela esan behar da. Besteak beste, esaten dudanaren lekukoa izan daiteke idazlearen doktore tesia bera, R. M. Azkueren ekarriaz ari dena. Aranaren biografia hau egiterakoan, bestalde, neutroa izaten saiatu da Kintana, Aranaren ideiak eta jarduera politikoa bere testuinguruan kokatu dituelarik, azaltzen saiatu baita “Euzkadiren aita”ren ibilbidea ez zela hain berezia izan. Nolanahi, batzuetan, apologiara heldu gabe (eta jakina, hagiografiara hurbildu ere egin gabe), Aranaren bizitza istorio epikoa izango balitz bezala kontatzen du, ilaka oztopori aurre egin behar izan zion heroi moduan irudikatuz. Pertsona batzuen bizitzaz aritzean, pertsona barik, pertsonaia publikoa izaten da begien aurrean daukaguna, eta pertsona, eguneroko erronka txikiei aurre eginez bizi behar izaten zuena, lausotuta gelditzen da pertsona horrek eraiki duen pertsonaia publikoaren atzean. Halaxe gertatzen da Sabinoren bizitzan ere, eta liburu honek uste izatekoa denari erantzuten dio horretan.
Bere ibilbide politikoa aurkezten zaigu liburuan, politikan izan zituen gorabeherak eta harremanak. Ibilbide politiko hori garaiaren testuinguruan kokatua agertzen zaigu eta Aranaren ideologiaren oinarriak argitzen zaizkigu. Baina atzean gelditzen zaigu pertsona, ezkutuan, bere burua agertzeko lotsa izango balitz bezala. Ideologiaren oinarriak azaltzerakoan idazleak ez ditu puntu polemikoenak baztertzen, hala nola arrazismoarena, baina argitzen saiatzen da zertan den. Biologismo hutsa baztertuta, Aranak arrazaren froga deituretan ikusten zuen. Esan liteke Aranak ez zuela zentzu estuan arrazaz hitz egiten, beste gauza batez baizik, agian etniarekin zerikusi handiagoa duen gauza batez.
Baina Sabino Arabaren ekarpenik handiena maila sinbolikoan dago. Aranak “Euskal Herria” kontzeptu neutro eta despolitizatua “Euzkadi” bihurtu zuen, etorkizunean gauzatu behar zen proiektu politiko bat, eta horretarako tresneria sinbolikoz hornitu zuen bere proiektua. Politikoaren jardunaren atzean pertsona, ordea, desagertu egiten da… Agian, horrexegatik oso interesgarriak iruditu zaizkit Aranaren ezkontzari eskainitako pasarteak.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi