« Itsas giroko kantuak eta kontuak | Alua mundua! »
Amodio gutunak oinordetzan / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2007
Ezkutukoa argira Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-10-19
Bizitza zer den ez badakigu ere, luzea da, ondorio guztietarako. Sentitzen dugu nola den igarotzen: poliki batzuetan, arinago besteetan. Seguru asko besteen bizialdiei erreparaturik hobeto ohartzen gara geurearen bilakaeraz. Beste ikuspegi bat ezartzen dio horrek lehendik dugunari. Lydia Flem idazleak gure ingurukoei beste era batez begiratzen laguntzen digu, lagundu digu. Nola hustu zuen gurasoen etxea (Alberdania, 2006) liburua ezagutzen ez duenari bera lehenbailehen irakurtzeko aholkua ematen diot, zilegi bazait aholkularitza-lana. Ez zaio damutuko, ez da arranguratuko, ondorioz. Lydia Flem, idazleaz gainera, psikoanalista da, eta zenbait konturi buruz badu zer esan eta zer idatzia, jakina. Psikoanalista batek idazten duenean ez da beti garbi geratzen sendatzeko ala literatura egiteko idazten ote duen. Litekeena da helburu biok izatea, litekeena ez den bezala.
Aipatutako liburuaren segidakoa da hau. Han, gurasoak hil ondoren, nola egin zen etxearen hustuketa zen kontatzen. Hemen, liburu honetan, gurasoen etxetik ekarritako gutunekin zer egiten den adierazten da. Hasieran zalantza azaltzen da,
ez baita jakiten zer egin inorenak ez diren gutunekin. Sakratuak dira, itxura denez, besteenak diren gutunak, barnekoak eta, horregatik, birjinak eta bortxa ezinak. Baina irakurtzea erabakitzen duela kontatzen da, eta irakurtzean iragan urrunean gordeta zeuden egia asko azalduko dira, etorriko dira argira. inoren gutunak irakurtzea inoren bizitzan sartzea baita. Oraindik, lotsak eta ahalkeak hartzen nau inorenak izan diren gutunak irakurtzen ditudanean, gutunak gizon-emakume famatuenak badira ere, eta haien bizitzei halako zentzu berritzailea ematen badiete ere. Gutun bat idazten denean ez da pentsatzen gutun hori hartzailea ez den inork irakur lezakeenik. Gutunak, nolabait esateko, egiaren lurralde dira, egiak lurralderik badu bederen.
Gurasoen gutunak irakurrita, egia latz eta gogorren jabe egingo da narratzailearekin batera irakurlea, iragan ezezagun eta ezkutukoa etorriko zaio bere laztasunean: gerra, Auschwitz, ihesaldia, XX. mendeko izu eta izugarrikeria guztien erakusketa balitz bezala. Hunkigarria da alde horretatik, liburua.
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
Maialen Sobrino Lopez
Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona
Amaia Alvarez Uria
Jai-Alai
Gaizka Arostegi
Jon Agirre
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Mikel Asurmendi
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi