« Markak | Ezkutukoa argira »
Portukoplak / Kirmen Uribe / Elkar, 2006
Itsas giroko kantuak eta kontuak Lorea Amilibia / Deia, 2007-10-16
Kirmen Uribe Ondarroako poetak itsas kantuen eta poemen antologia portsonal bat egin du. Ahozko tradizioko altxorrak jaso ditu, bere hautu pertsonalaren arabera, eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarri ditu. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. mendeko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz. “Hau ez da bilduma bat, sorta bat baizik”, esan du Kirmen Uribek, “itsasoaren aitzakian sortutako guztia jasotzeko hainbat liburu beharko lirateke”. Kirmen Uribek hobetsi egin du liburuaren osotasuna, poemak eta kanta solteak baino. Hobetsi egin ditu kantuak poemak baino, eta poema klasikoak garaikideen gainetik. Badago testuekin jolas egiteko gogo bat. Ez dira sarrera akademikoak, literarioak baino. Portua agertzen da ardatz gisa, hortik izenburua: Portukoplak, Koldo Izagirreren poema baten izenburua. Eta ideia hori itsas giroko erretratu kostunbristak gainditzeko asmotik dator. Julio Caro Barojak esana utzi zuen, hitzik zaharrenak kenduta, itsasoarekin lotutako hitz tekniko guztiak antzekoak direla hizkuntza guztietan, baita euskaraz ere. Esate baterako, “balea”; esate baterako, “marinel”, esate baterako, “masta”; esate baterako, “sirena”. Badirudi kode internazional bat egon zela hasiera-hasieratik itsasorantz ematen zuten herrialde guztien artean. Izan ere, itsasoak ez gaitu aldentzen, elkartu egiten gaitu.
Kirmenek, liburuko sarreran dio, bila ibiltzea definitzen duela arrantzalearen izaera. Eta eransten du bizitza bera ere horretan doakigula, bila, zeren bila oso ondo ez badakigu ere. Kirmen Uribe bila ibili da, eta itsas gesalaren usain bizia duen liburu eder bat osatu du, itsas giroko kantuei eta poemei bere talaia poetikotik begiratuz.
Liburuak Mikel Valverderen marrazki ederrekin dator. Mikel Valverde ere portuz portu ibili da bila, eta itsas ukituaren malenkonia aurkitu du batzuetan, bizitasuna besteetan, edertasuna beti… Liburu bera halakoxea da, ederra!
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi