« Anarkia garbia | Itsas giroko kantuak eta kontuak »
Markak / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2007
Markak Katixa Agirre / Beterriko Liburua, 2007-10
Historiak gauzak bere lekuan jartzen dituela pentsatzea gustuko dugu. Galtzaileei (gehienoi) geratzen zaien (zaigun) azken kontsolamendua omen da hori. Gertaerak, pertsonaiak, batailak eta mugarriak, Historia deitzen dugun izaki ezezagun eta ustez ahalguztidun horrek epaituko dituela pentsatzeak lasai uzten gaitu. Onak eta txarrak bereizi, txalogarria txalotu, deitoragarria deitoratu.
Baina historiak ez du ezer jartzen edo kentzen, ez du ezer epaitzen. Gizakiok gara horren arduradun, eta interesak interes, askotan historia joko zikinean sartzea hobesten da, pertsonaiak eta gertaerak ahaztuz, manipulatuz, kolorez aldatuz, betiko ezabatuz.
Historiak markak uzten omen ditu. Hori ere ez da guztiz egia. Markak uzteaz gizakiok arduratzen gara. Gizakiok pintatzen dugu kobazuloetan. Gizakiok idazten ditugu liburuak, panfletoak, graffitiak. Gizakiok betikotzen dugu gure maitearen izena komunetako ateetan. Gizakiok dugu “Hemen izan gara” esateko beharra, ez historiak.
Baina markak ere ezabatu daitezke. Momentu batetik bestera. Denbora kontua baino ez da. Il masso di Borno harkaitzaren ildo eta lerroak higatu daitezke, Milango museo horretako turistek, zaintzaileek begiratzen ez dutenean, beren eskuak pasatzen badituzte harri horretatik, kuriositatez edo maltzurkeriaz.
Atxagak hain gustuko dituen California eta Nevadako lertxunen gainean idatzitako carving-ak ere desagertu daitezke, udako sute, tximista bortitz edo egurraren enpresari bat tarteko, adibidez.
Gernikaren bonbardaketak marka bat utzi du, edo ugari. Ez da metrallaren marka, ez dira zorigaiztoko Heinkel eta Junker-ek utzitako markak. Horiek aspaldi borratu ziren, eta eskerrak.
Gernikara gerturatutako atzerriko korrespontsalek markak utzi nahi izan zituzten. Picassok, handik gutxira, marka horren zatirik adierazgarriena ekoiztu zuen. Madrilen dago ikusgai, baina gertu sentitzen dugu. Eskerrak ematen diogu malagarrari Gernikaren marka artearen historiaren marka ere bihurtzeagatik. Marka indartsua dirudi, betiko iraungo duen horietako bat.
Baina ez gaitezen engaina: marka guztiak daude arriskuan. Picassok margotutakoa ere bai.
Horregatik Bernardo Atxagak Gernikako marka izugarria azpimarratu nahi izan du liburu honekin. Beharrezkoa zelako. Gernikakoa topiko hutsala bihur ez dadin, benetan gertatukoa ahatz ez dadin, mende berriko errebisionistek su-bonba gehiagorik bota ez dezaten Gernikaren gainean.
Eskerrak beraz asteasuarrari ere. Marka azpimarratzeagatik, eta gugan ere marka berri bat uzteagatik. Luzerako izan dadila.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi