« Longa kapa beltza | Ipuin antzeko alegi mingotsak »
Lehen bilduma 82-84 / Mikel Antza / Susa, 1985
Lehen bilduma Antonia Ormaetxea / Susa, 1985-07
Bizi bizirik gordetzen dut, oraindik, gogoan, Ibar ezkerreko tren zikin zaharkituan estraineko aldiz “Suzko gezi bat bezala” irakurri nueneko une zoragarria. Aldizkaria itxi —Susan argitaratu baitzuten ipuina liburu honetara ekarri orduko— eta beste ezer irakurtzeko gauza ez nintzela geratu. “Hauxe don ipuina” pentsatu nuen.
Mikelen bigarren ipuina “Aurten ere diferente izanen da” bilduman irakurri nuen. Bete egin ninduen. Literaturtasuna dario relatoari. Giroan sartzen gaitu berehalaxe. Giroa lortzea da, ene ustez, zailenetarikoa prosagintzan. “Amodiozko istoria bat” ipuina borobila da; eta kitto.
Gure garai honetan, bestalde, zaila da irribarrea ezpaineratzea, zu zeu lekuko. “Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte” istorioa “flash-flash” hala kontatuaz barre egingo duzu zihur. Ez da, hala ere, istorio barregarria, kasu!
“Xabi Metal Agirreren istorio labur eta tristea” istorioan (barka errepikapena) Mikel saiatu egin da, nahi eta nahi ez, euskal prosagintzan egin beharreko bide batetan. Giro urbanoa, musika, mugidak, heriotza,… Errenterian kokatutako ipuin honetan.
Orain arte esandakoa bada aski arrazoi liburua irakurtzeko. Etorkizunari begira Mikel Antza prosalari trebe, fin eta sentikorra bezala agertzen da euskal letren utopiako zerumugan. Bertara hurbildu ahala, lana dela medio, Mikelen figura handiagotu egingo delakoan nago. “Itzulerarik gabeko gunean” istorioan agertzen den zenbait akats erabat gaindituta ordurako.
Poesia kaiera
Giorgos Seferis
Irati Majuelo
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Joxe Aldasoro
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos