kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Karteroak beti deitzen du bi aldiz / James M. Cain (Xabier Olarra) / Elkar, 1985

Karteroak beti bi aldiz Mikel Antza / Susa, 1986-04

Azken aldian, nabari da euskal literatura munduan, eta batez ere argitaletxe mailan “literatura beltza” deitu eta gaizki definituriko gurdira igotzeko premia larria. Literatura beltza, literatura poliziakoa, garai dokumentatuagatik, antzuak berpizteko arriskua dago. Nahaspila horren artetik zerbait da nabari, krimena, intriga, polizia, gauza ilunak eta suspensea ageri diren produkto literarioak modan daudela. Gai horri buruz, oso oker ez banago Mikel Hernandez Abaituak argitaratu zuen artikulu interesgarriren bat.

Dena dela, Euskal Herrian horrelako zerbait landu dutenak ez dira falta (Loidi ezin ahantzia, Miranderen zera batzuk, eta batez ere Gereño eta Garate, azkenaldian maniobra komertzial baten bidez Ta marbuta gisako txitxarroak ere zaku horretara sartu nahi izan digutelarik), nahiz eta, nik dakidala, fruitu mardulik ez den ondu gurean; polizia asko eta kokagune egokirik (Bilbo) falta ez bazaigu ere.

“Literatura beltza”ren arrakasta irakurterraza eta bizia izatean datzala argi dago, eta horretan maisu iparramerikarrak agertu izan dira (Himes, Chandler, Hammet). Oraingoan, aproba eginez edo, nobela artxiezagun bat aldatu du euskarara Xabier Olarrak. Artxiezaguna behin eta berriro aipatu eta goraipatzen den nobelaren bigarren (edo hirugarren?) bertsio filmatua dela medio (Nicholson eta Jessica Lange). Horrexegatik, ziur aski, ez du merezi gehiegi nobelaren haria nondik norakoa den aipatzeak. Agian bai merezi du gertaerak ingurune ez hiritar batetan gertatzen direla azpimarratzeak, eta nobela basatia eta sexuz tindatua agertzen dela.

Itzulpenari buruz zerbait esan behar da, Olarrak lan txukuna lortu duela, hikazko formak egoki erabiliz; eta irakurtzeko orduan enbarazurik ez sortzeko moduko itzulpena dela.

Agian, liburu honek jenero horretako beste batzuei emango die bide. Ez legoke gaizki, baina beti ere, plangintza ezaren eta arrazoi literarioak alde batera uztearen arriskuen kontu izanik.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak