kritiken hemeroteka

8.496 kritika

« | »

Menditik mundura / Xabier Amuriza / Egileak, 1977

Menditik mundura Edorta Jimenez / Susa, 1989-06

Oraindik ere liburudendako apalategian aurkitzen dira “Menditik mundura” liburu ezin interesgarriago honen aleren batzuk. Gartzelatik irten berria zelarik argitaratu zuen egileak berak, arrakastaz eskas ibiltzeko izan bazen ere. Izen berarekin kaleratu zen diskoak, berriz, liburuak berak baino eragin handiago izan zuen niregan. Indartsu ikusten nuen nik Amuriza. Urteak igarotakoan, urak mendiartean legez, bidea egin du Xabierrek. Haize berria ekarri zigun Etxanokoak, egunen batetan hamaika zigiluz zinatu beharko denez.

Ekarri ere, kartzelatik ekarri zigun haize berri hori Xabierrek, nahiz eta hango barruko giroa kirastua izan. Zamorako Cárcel Concordaratoria izeneko madarikatuan izan zuten preso gure bertsolaria urte luzeetan, beste zenbaitekin batera —liburuko bertsoetan utzi ditu guztien izenak idatzita—. Barruan zegoela, etzunda egon beharrean eta politikan ere astindutxoren bat jotzen zuten bitartean, ikertzeari eta idazteari ekin zion lehenago ere “Gogor” diskoan bere ahots eta luma ederren lekukotasuna utzi zigunak. Eskerrak eman beharko dio Hizkuntzak aurrizki eta atzizkiez egin zituen lanengatik. Guk geuk, moldatu zituen bertsoengatik ematen dizkiogu zorionak. Horiexetan dago idatzita, “gartzelan erneko da Euskadi berria”.

Bertsook idatzi zituenak laster jantziko zuen lehengoz bertsolari lehiakideen arteko hoberenari zegokion txapela. Orduantxe hasi ei zen apur bat saltzen liburua. Hala ere, ez beza inork pentsa halako bertsoak baino besterik ez dagoela liburuan. Bada olerki hutsak direnak ere. Nik neuk gogoan ditut “Oxigeno ahalguztiduna” —materialista filosofikoaren aitorpen indartsu eta zuzena— edo “Lehen matxinada” —umorea darion politika-alegia—. Besterik ere bada, jakina. Hobe zenuke, alabaina, zuk zeuk aurkitzea, banan-banan, liburua irakurri ahala. Azkenean, baietz kantatzeko gogoak ere kili-kili egin? Partitura eta guzti datoz bertsoak.

Oharra. Aipatzekoa da, baita, “Hil ala bizi” izeneko elebarria ere idatzi eta argitaratu zuela Xabier Amurizak kartzelako sasoian, Larrun ezizenaz. Nik neuk irakurri ez dudanez, bada, ezin esan ezer horren gainean, ez bait “eika” ihardun gura. Berrikiago Elkar-ek berrargitaratu du liburua. Bihoa oharra Amurizaren gorazarrez, apaltasunez.

Azken kritikak

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Mikel Asurmendi

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

Asier Urkiza

Guardasol gorria
Lutxo Egia

Nagore Fernandez

Zero
Aitor Zuberogoitia

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak