« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
Intxaur baten azalean" eta "Eguberri amarauna / Puerto de Santa María-tik / Amnistiaren Aldeko Batzordeak, 1983
Intxaur baten azalean Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
Gogoetatsu dihardu presoak, ziegan, tarteka Hamlet irakurtzen duela. “Kartzela bat da Dinamarka… orduan, mundua bera ere kartzela bat da”. Rosenkratz eta Hamlet-en arteko elkarrizketa da. Presoak, irakurtzetik etorri berria den presoak, bere buruari egiten dio berba. “Une honetan intxaur azal baten barruan ere gustura egon zaitezkeela iruditzen zaizu”. Halako batean, kartzelazainen ankerkeriak hausten du gogoetazko miarma. Zeldan sartu, zutundu eragin, miaketa… Nahikoa dute, ez du men egin nahi presoak, gaurko bederatzigarrena denez gero. Laster eroango dute zigor-zeldetara. Bertan dira beste kartzelakideren batzuk ere. Hamlet irakurtzen segitu, zeldarik zelda airean gurutzatzen diren elkarrizketak, oroitzapenak, haurtzaroa, kontzientziaren ernalgarria izan zen Burgosko epaiketa, armetako borroka… Iragana eta oraina, fikzioa eta gertaerak kanpoa eta barrea, literaturan errealitate korapilotsu eta konplexuaren islada dena taiutzea lortzen du egile anonimoak, “Intxaur azal baten barruan” izeneko maisu-lan honetan.
Narrazio horren osteko olerkiak —“Eguberri amarauna”— bilduma zabalagoren bateko osagarriak edo dira, zeinek bere zenbaki eta guzti baitatoz guztiak, elkarren hurrengoak izan barik, aitzitik. Olerki laburrak, gordinak, ironikoak, dirudiela ezen inguruko gogorkeriaren aurka eragin dezakeen bakarra —Taoren hatsarriei jarraiki— bihozberatasuna baita. Ezin estekatu izango dute, ez, atxilotuaren gogoa ezein lokarritan. Izkiriatu egiten du presoak. Eta izkiriatzen duen bitartean beste edonor baino libreagoa da. Berari zernahi idaztea eragozteko biderik ez dute aurrerantzean, kartzelan dagoenez gero. Guk, berriz, gartzela zigorraren menpean bizi garela, hari sendoz josten dugu gure ahoa, Demokrazia Borbonikoaren tabuak ez eta aipatu ere egiten azartu barik. Beldurrak gaitu preso. “Baliente izatea gauza hutsala da / gorpuak berpizten ez direlako / baina ahaztu egingo dugu / gezia atzean sarturik duena / eta gezia bularrean daramana oroituko dugu / oroimena gauza hutsala den arren”.
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza