kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Marinela / Fernando Pessoa (Joseba Sarrionandia) / Susa, 1985

Marinela Edorta Jimenez / Susa, 1989-06

Ez bide du aurkezpen lar luzerik behar Fernando Pessoak, azken urteotan eguneroko bihurtu zaizkigun izenetarikoa baitugu. Hala eta guztiz ere, ez zen hain ezaguna gure artean Joseba Sarrionandiak oraingo hau itzuli zueneko 1985ean eta, ondorioz edo, hitzaurre luzetxoa ekarri zuen liburuaren atetara. Egilearen azpitituloak —drama estatikoak, alegia— horrek zer esan gura ote duen, argitzen saiatzen zaigu Joseba hitzaurrean.

“Gatazkarik eta mugimendurik ez dagoen teatroa da estatikoa. Posible dea gatazkarik eta mugimendurik gabeko teatroa!”. (Josebaren galdera da, inork erantzutekotan, erantzun ere, behinola obra eskenaratzeko ahaleginetan ihardun zuen harako talde hartakoek erantzun beharko diotena). “Drama estetikoan argumentua ez da ekintzan bilakaera eta ondorioetan oinarritzen, dramaren haria, obra honetan erakusten denez, arima azaltzeko situazioak kreatzen ahalegintzen da Fernado Pessoa. Bizitzaren tentsioa lekorean bilatu beharrean pertsona barruan topatzen da, ‘arimaren teatroa’ izendatzea otutzen zaidan zerbait eginez”.

Aresti hitzokin nahikoa ez duenak, jo beza zuzenean lana irakurtzera. Euskaraz nahiz portugesez irakurtzea izango du, edo elkarrekin txandakatuz biak, argitalpen honetan jatorrizko testua ere agertzen da eta, zorionez. Zer dela eta hautatu duen Josebak lan hau itzultzea —estetika arloko “bikainak” eta ekintza armatuak ei dinen “fanatismozkoak” elkarrekin zelan josten ote izan dituen Iurretakoak, galderak garunak zulatzen dizkienenentzako burukomin iturri agortezina da—, “ez du(t) arrazoi handirik, salbu eta irakurtzean laketegin zaiola (zaidala). Itzultzea, gero, ber irakurtzeko modu on bat da eta, gainera, irakurlea zerbaitera gonbidatzeko modua ere bai”.

Nik neuk ere gonbidatu egiten zaitut, bada, liburu honi darion laketgarriak dastatzera, horretan ederto lagunduko zaituztela Kapo Urrutiak egindako marrazkiek eta, noski, itzultzaileak berak ezarritako post-datako oharrek.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak